Piarres Larzabal Kolegioa

 

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Martxoaren 12an, asteartez, bi taldeek zuten hitzordua....

Alde batetik, Larrun, Maina eta Maddi bildua dira Ibanekin kameraren erabilpen formakuntza baten egiteko... 

Nun ezarri, zein planaok hartzen ahal diren, filmatzeko kondutan hartu behar diren aholkuak eta kamera teknikari bakoitzaren tokia izango den. Martxoaren 28an, bertan, tresna bera erabiltzen ikasiko dute zuzenezkoa aitzin....

Bestalde, Lea, Mahalia, Xan, Gexan eta Nines bildu dira Haitzekin, lehen mahain inguruaren prestakuntza borobiltzeko : itsasoaren uraren egoera izango den gaiari buruzko pundua egiteko.

 

Martxoaren 11an, astelehen goizez, 4.eko ikasleek zuten hitzordua kolegioko IDZtan, euskara kurtsoetan antzerkia lantzen baitute : antzerki mota desberdinak, antzezlearen lana, ikuslearen jarrera... Sorpresa ez da ttipia izan.... Porrotx eta Pontx pailasoak IDZtara sartu direlarik !

Hastapen batean, antzezpen bat egin ondoren, Porrotxek bere sudur gorria kendu du eta Joxe Marik hitza hartu du bere ibilbidea aurkeztuz eta pailaso lanbidea deskribatuz, "euskaldun" izanez bizi izan dituen trabak eta bizipenak partekatuz.

Euskararen garrantzia azpimarratu du behin baino gehiagotan, baita ere naturaren babestea, elkar bizitza, familia, maitasuna, koloreen sinbolika, desberdintasuna....

Ondotik, Porrotxek Pontxen aurkezpena egin du, hitza gure kolegioko Joanesi emanez. Honek, lekukoa hartuz, betidanik izandako ametsa gauzatzeko parada du, bere sorkuntzak eginez eta ondokoengandik behar duen laguntzaz baliatuz (burasoak, pailasoak, lagunak...).

Trukaketa aberatsa eta emozioz betea, ikasle-lagunekin partikatua, eta kolorez betea !

Milesker Porrotx, Pontx eta adi egon diren 4.eko ikasle-lagun guziei !

Ez ahantz : "Bihotza, burua, eskua ! Pentsatu, sentitu, ekin ! Denak elgarrekin !"

Martxoaren 8ko goizeko bisitaren ondotik, beste ikasle talde bat : Uxue, Nekane, Julen eta Adur, 4.eko ikasleak ere bai bi erreportaiak egin dituzte arratsaldez....

 

Lehenik joan dira Miarritzeraino, dermatologoa den Peres-Pierron Sylvie medikua galdezkatzera.

Gainera, emazte hori CADEko ur komisioko kidea da...

Momentu hortan itsasoaren kutsaduraren eragina osasun mailan zein den esplikatua izan zaie.

Ikasleak bere gaiaren menperatzeaz harritu dira.

  

Azalpen guztiak entzun eta, Angeluko bidea hartu dute ikasle ohiak izan diren Txomin eta Ione Lopez Manterola surflariekin elkartzeko...

Han bertan, itsasoaren kutxaduraren ondorioa kirolariengan zehaztua izan zaie.

 

 

Bi erreportai horiek ere bai zehazki agertuko dira Kanaldudeko "Zuzenean zure esku" emankizun denboran, kolegioan bertan, martxoaren 28an, ostegun arratsez !

Zuk ere parte har ezazu eta zure izena eman Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. idatziz !

Kanaldude emankizuna prestatzeko, martxoaren 8an, Urruñako Laburrenia araztegia bisitatzera joan dira gure 4.eko Elaia, Ibai eta Iraide...

Bertan Ximun Larzabal langilearen euskarazko azalpenei esker, uraren tratamendua ulertu dute, zein diren ziklo desberdinak eta bukatzeko, elkarrizketa bat egin diote.

Egin daukuten harrerarendako eskertzen ditugu Ximun Larzabal, Suez eta araztegiko ekipa baita ere Hego Lapurdiko Hiriguneko Maitena eta bere lankideak.

Erreportai honen xehetasun gehiago izaiteko, martxoaren 28an, ostegun gauez, dugu hitzordua kolegioan, "Zuzenean zure esku" emankizun denboran ! Zuk ere publikoan parte har dezakezu, zure izena emanez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo interneten begiratuz : www.kanaldude.eus.

Urtarrilatik landa, etorkinen alde, ikasleak eta haien familiei esker, egunero bilketa segitu da kolegioan....

Bizkar zakuak, azpi linja (galtzerdi, galtxunak...), jantziak, hotzaz babestekoak (txanoak, lepokoak, eskularruak...), hygiena produktuak (zapiak, kremak, saboinak, hortzetako pasta..), gerrikoak....

Hiru edo lau alditan, materiala guztia Baionara eraman da eta preziatua izan da.

Martxoaren 8an dugu azken epea kolegioan baina segi daiteke herrika laguntzen....

Zinez eskertzen ditugu parte hartzaile guztiak ! Biba zuek !

Oporrak aitzineko enpresaren behaketa ondotik, 3.eko ikasleek haien txostena aurkeztu dute banan banan, martxoaren 4ean, astearteko azken orduan, kolegioko bi irakasle eta ber ikasgelan ziren 6., 5. eta 4.eko ikasle batzuen aitzinean.

Ikasle bakoitzak bere ikastaroa eta lanbidea aurkezteko gai izan behar zuen, hainbat irizpide kondutan hartuz : gorputzaren adierazpen egokia, ahozko adierazpen egokia, adierazitakoaren koherentzia eta kohesioa, hizkuntza zehatzaren erabilpena....

Orokorki, ikasleek txosten sakonduak aurkeztu dituzte eta lanbide baten aurkezteko bai publiko baten baita ere epaile baten aitzinean, gai izan dira. Ikasle batzuk hobetu behar dute haien txostena eta ahozkoa.... Brebetarako ahozkoa gisa aurkezten ahalko dute !

Otsailaren 15ean, ostiral eguerdiz, goizeko kurtsoak bukatu eta, ikasleek haien mozorroa ipini dute, kanpoko eremua koloreztatuz, ihauteri arratsaldea abiatu aitzin.... "Munduko biztanleak" gaia errespetatuz, denetariak ikusten ahal zen : mexikanoak, txinatarrak, razta batzuk, munduko kirolariak, turistak, esukaldunak... eta ahantzi gabe txaketa horiak !

Handienek bazkaltzen zuten bitartean, gazteenek zuten lehen orduan hitzordua :

- Seigarreneko ikasleak adi egon dira Joseba Ayalaren ipuin kondaketan (laguntasuna, Lota jauregiko jauna eta buhamiaren ixtorioa, hiru konkordunen ixtorioa...)

- Bostgarrek, Ziburun iragaiten den Sorgin Gaueko 5 pertsonaien ezagutza egin dute : Akerra, hartza, zirtzila, joalduna eta sorgina (sinbolizazioa, jantzia, irduiak...) Maider, Intza, Joana eta Gillermori esker !

Ondotik, kolegioko ikasle guztiak elkartu dira ezker paretan Zan Pantzarren auzia entzuteko, hainbat leporatze eginak izan zaikion : munduan den pobrezia, kutxadura, terrorismoa... Desoreka sozialengatik, Frantzian izan den txaketa horien mobilizazioa... Kolegioan kurtso egun ainitz direla, ebaluazio ainitz, hitz gehiegi lotura liburuxkan, euskararen erabilpena eta nola ez, brebetaren kezka handiena, inposatua zaigula zientziak frantsesez pasatzea eta ikasle ohien egiazko maila ez dela beha den bezala kondutan hartua izan, aski dela !.... eta hainbat gauza ! Gaixo Zan Pantzar, hitz egiteko eskubiderik ez du ukan eta errea izan ordez, ikasleek jo dute aurten !!!!!!!

Ondotik, kirol animazioak instalatuak ziren kanpoan, Animaktioneko Mikeli esker : bubble fut, zumoen borroka eta espartinen botatze lehiaketa. Udako eguzki izpien artean, irriñoak, desafioak eta izerdia nahasi dira, 6. eta 4.ek prestatu zuten krakakda partikatu aitzin ! 

Azken egun polita iragan da bakantzak aitzin : Txalo bero bat parte hartzaile eta komita guztiei ! Milesker !

Ikasturte hastapenetik, bizirik diren emanaldietako tailerretan parte hartzen usaiatu dira gure seigarrenak. Gainera, kolegioko ekipari esker, espazioaren erabilpena, ahotsa-elokuzioa-erritmoaren lanketa eta ekoizpen artistikoen deskubritzea landu dute ikasleek.

Urtarrilatik goiti, Michel Coulareauk idatzitako "La mauvaise note" obraren taularatzea lantzen dute. testu horretan, bere nota txarraren aurkezteko haur batek erabiltzen duen abilezia da gaia.

Orain, hilabetean behin, Axut taldeko Manex Fush eta Elirale konpainiako Pantxika Telleria horren segitzeko agertzen dira kolegioan, ikasleen aitzinean. Saioetan, gure ikasleek irudimena handia baita ere iniziatiben hartze aberatsa ikus daiteke, oinarrizko testua moldatu baitute, esaldiak eta pertsonaiak gehituz, baita ere mimikoak ala jestuak !

Proiektu hastapen hortan, ikasleen energi baikorra ageri da !

Bigarren hiruilan, Olagarroa kirol elkarteak antolatutako pilota txapelketako finalistei desafio bat eskainia izan zai, eta nola ! Xumai Murua eta Gregori Aguirren aurka aritzea ! Otsailaren 15ean, azken egunean, goizeko jolas garaian, publiko eder baten aitzinean !

Nahiz eta izerdia bota duten eta ez duten amor eman, 4.eko Julen Ladebat eta Ximun Daguerrek ez dituzte pilotari helduak irabazi....

Txalo bero bat lauei !

Azken egunetan, eskulan garaian, Iolandarekin bildu den ikasleen taldea Zan Pantzar eraikitzen aritu izan da... kartoinez, krepoi paperez... esku ttipiak baliatuz egiazko Zan Pantzar bat bilkatu zaie eta nola ! Piñata modukoa aldi honetan ! Txalo bero bat artistei....

Paralelikoki, 6.eko hamar ikasleko multzo bat bildu da Maritxurekin, ikusteko 2018 - 2019 ikasturtean zer leporatzen ahal zitzaion Zan Pantzarri... Haien ideiak zerrendatu eta, jolas eremuko inkestarekin aberastuz, ikasleek idatzi diote auzia eta ihauteri egunean zuzenean eta ozenki erran ! Biba zuek !