Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Otsailaren 9an eta otsailaren 13an, Ainara Aguerre etorri da euskara klaseetara maskaradaren aurkeztera.

Jakinez aurten, Pagola herriak duela antolatzen eta Ainara maskaradako "kabana" dela.

Azpimarratu behar da, Zuberoan lehen aldiz emazte batek duela papera hori betetzen.

Bere aurkezpenean, maskarada bat nola antolatzen den eta pertsonaia bakoitzaren errola zein den azpimarratu du.

Bere aurkezpenaren ondotik, ikasleek aurretik prestatu galdera batzuk irakurriak izan dira.

Trukaketa hau biziki goxoa eta aberatsa izan dela erran dezakegu.

Gora maskarada! Gora gure kabana! Milesker Ainara !

Urtero bezala, garai honetan, hirugarreneko ikasleei antolatua izan zaie brebeta xuria bat kolegioan bertan.

Otsailaren 9n, ostiralez, goizean pasa dute 4 orduko frantsesa froga : testu ulermena, berridazketa, diktaketa eta idazlana, eta arratsaldean, Historioa - Geografia - Herritar heziketa froga bi orduz.

Asteburua ondotik, astelehenez, otsailaren 12an, matematiken froga bi orduz eta ordu bateko zientzi froga. Arratsaldean, euskara froga xuria ordu bat et'erdiz saiatu dira.

Azterketaren egiazko baldintzak bizi izan dituzte ikasleek eta denbora herena dutenek er bai.....

Biharramunetik ostiralera, hirugarreneko ikasle guztiak enpresa ikastaroan dira : oporretatik landa, enpresa ikastaroko ahozko bat aurkeztu beharko dute.

Urtarrilaren 30ean eta otsailaren 13an, asteartez, konzertazio denboran, 4.eko ikasleei Itsas Lizeoaren aurkezpena proposatu zaie.

Orientaziorako gogoeta goiz hasi behar denez geroz, memento egokiena zen ondo-ondoan dugun lizeo horren berri ukaiteko, eta etorkizunari begira itsas munduaz interesatuak izan daitezkeenei aukera hori eskaintzeko.

Aurkezpena bi ahoz egin da. Lehenik, Corentin irakasle-teknikariak lizeoaren aurkezpen orokorra egin da, power-point argi baten laguntzaz : Lizeoaren antolaketa, ikasle kopuru ttipia, formakuntza mota guzien aurkezpena eta horiendako eskaintzen den puntazko material osoa… Eta bistan dena, formakuntzari esker irekitzen diren lanbide guziak, izan daitezen arrantzan, komertzioan, edozein motako itsasontzietan, lehorreko lan batean edota mekanikan.

Gero Joseba irakasleak bere lekukotasuna euskaraz eman du. 30 bat urtez mariñel egon ondotik, orain Itsas lizeoan da irakasle eta ibilbide hori kondatu digu. Azaldu du itsas mundua zein zabala den eta nola gustu guziendako ofizioak aurkitzen ahal diren, nahiz ongi azpimarratu duen ofizio horietarik batzuk besteak baino zailagoak direla (arrantzalearena adibidez, eder bezain gogorra).

Lizeoak hainbat ikasbide proposatzen ditu, laburrenetatik luzeenetara, egun bakar bateko ikastaroetatik pasatuz. Gure kolegioarekin partaidetzan, bisitak edo ikastaroak antolatzen ahalko dira 4. eta 3. mailen artean, interesatuak diren guziendako, mutil ala neska.

Martxoko nahiera goizez, lizeoaren bisita egiteko aukera ukango dute.

Bitartean, edozein xehetasunendako: http://lycee-maritime-ciboure.fr/

Milesker Lizeoko lankideei etortzeagatik !!

Otsailaren 8an, ostegunez, eguerdiko pausa denboran, Urruñako Gazte guneko Julen Garcia eta Eñaut Larretche kolegiora etorri dira Urruñako ikasleekin solastatzera.

Arratsaldeko 13:00tan, Urruñako 6. eta 5.eko ikasleekin bildu dira eta 13:30tan, Urruñako 4. eta 3.eko ikasleekin.

Gazte gunea nun kokatu den oroitaraziz, neguko oporretako bi asteetan antolatu dituzten tailerrak, ateraldiak eta ekintzen berriak ukan dituzte, barne Bordaleko egonaldia. Saioa bukatu aitzin galderak egin dituzte xehetasun gehiago ukaiteko. Tokiak gelditzen direla oraindik jakin dute beraz ahal bezain fite inskribatzeko aukera dutela.

Ondotik, famili bakoitzari bidaliak izan zaizkio kirol zerbitzuko (6-12 urtekoendako) eta Gazte guneko (12- 17 urtekoendako) neguko programazioak.

Eñauti esker, euskarazko aurkezpena segurtatua izan da eta eskertzen dugu, zinez.

Milesker Julen eta Eñaut aurkezpen honendako ! Ondoko aldia arte !

Xehetasun gehiago : 

Eñaut LARRETCHE 05-59-85-94-26 / 06-18-77-72-54 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

GARCIA Julen 06.59.97.67.09 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Otsailaren 7an, asteazkenez, Hondarribin estreinatua izan zen "Oihaletxea" dokumentala aurkeztua izan zaie kolegioko  laugarren eta hirugarrenei.

Baiona eta Hendaiako AEK-ko bi kide etorri dira Korrika kari "azterketak euskaraz" kolektiboaren lana omentzeko dokumentala horren aurkeztera.

Bigarren orduan laugarrenendako eta goizeko azken orduan hirugarrenendako izanez, dokumentalari buruzko komentarioak eta brebeta / azterketei buruzko galderak argitzeko eta partekatzeko aukera ukan dute ikasleek.

Milesker AEK eta aupa Korrika !

Urtarrilaren 30 eta 31an, Andrea Aranguren pzikologoa komitatua izan da gure kolegiora 5.eko ikasleei "sare sozialei" buruzko sensibilizazio bat animatzera, bi orduz gelaka.

Lehen parte batean, joko baten bidez, ikasleek telefonoa zutenez, i-phone-a, logeletan uzten duten, zenbat "ztory" igotzen dituzten, bikote bat dutenez, telefonoaren erabilpena burasoekin aipatzen dutenez, snapchaten erabilpena, youtuben jarraitzen dutenek, ordutegi bat dutenez eta beste eskatua izan zaie.

Ondotik, bostpasei egoera aztertu dituzte talde ttipika eta talde handian aipatu eta gogoetatu.

Solasa denboran, egoera bakoitzean biktimaren sentimenduak zerrendatu dituzte : baztertua senditzea, triste, haserrea, amorratua, desepzioa, mendekatzeko gogoa, lotsa, harridura, beldurra.... Bestalde, zer egin dezaken pentsatzen aritu izan dira : heldu batekin arazoak aipatu nahiz eta ez den errex, igotako argazkiak kentzea, bi pertsonen arteko solasa, bideo bat igotzen denean ezin dela neurtu zenbat adliz partekatua izan den, norbaiten biluztearen grabatzea delitu bat dela...

Bukatzeko, zein diren egoera baten arriskuak entzun dituzte eta legediak nola zigortzen dituen :

- ez dakigu sekulan nor den pantailaren gibelean !

- ziber jazarpena, ziber indarkeria

- buruko minak, adikzio sortzea, droga bezala

- ez da beti egiazkoa erakusten

- xehetasun pribatuak gehiegi ezarriak dira

- klik batekin gauza asko, gehiegi ?

"Arau hauste bat eta salatu daiteke !"

Mintzaldia interaktibo honetan, ikasleen parte hartzea baikorra azpimarratzekoa da !

Milesker Andrea !

Lagungarriak diren kontaktuak : www.e-enfance.org / Urririk den telefono zenbakia : 3018 / www.promeneursdunet.fr

"Denak gara arduradun, kontuz egin aitzin !"

Urtarrilaren 25ean, ostegunez, 23. Korrikak "Azterketak euskaraz" kolektiboa omendu du Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean.

Seaskako kolegioak eta lizeoko kideak komitatuak izan dira bertan izateko.

Lehenik, Haira Aizpuruaren bertsoek dute harrera eman ekitaldiari Joanes Echeveste animatzaileak, hitza hartu aitzin.

Seaskako lehendakaria den Peio Jorajuriak Iparraldeko azterketen egoeraren berriak eman ditu zuzenean eta ondotik "Azterketak euskaraz" kolektiboko kidea den Elorri Faltxa mintzatu da.

Segitzeko, Lander Garrok zuzendu duen "Oihaletxea" dokumentala aurkeztu du publikoari erakutsi aitzin.

Azterketak euskaraz kolektiboa egiten ari den borroka gogorra izan da eta izaten ari da.

AEKkoek Seaskako lizeoa eta kolegioetako heldu bat eta ikasle bat ezenatokira igoarazi dituzte egindako lana ohoratzeko eta bertan, ikastegi bakoitzaren arduradunei Korrika oroigarri bat eskainia izan zaie. Izan dadila oroigarri xumea egindako lanaren aitortza.

AEKk eskertzen du egindako lana, euskaldunon eskubideen alde lehiatzeagatik.

Emanaldia Etxepare lizeoko Etxeparangako kantari-musikariek dute amaitu, Xutik taldearen "azterketak euskaraz" kantua eskainiz.

Mila esker AEK ! Gora Korrika ! Harro herri izan gaitezen !

Urtarrilaren 25ean, IEP egituran diren bi ikaslerekin bat abiatu gara Zokoako Paries Etxearen barneak ezagutzera.

Bertan, gure kolegioko ikasle ohia den Xan Billiottek harrera egin digu eta dendaren atzekaldea sakon erakutsi digu.

Pastizak, txokolateak, tartak… nola egiten diren eta ze prozesua duen ikusi izan ahal dugu ; gainera, talde lanean eta makinak nola funzionatzen duten ikusteko aukera izan dugu ere eta noski, dastaketak egin ditugu bertako produktuak eta dendaratuko diren errezeta berrituko kurasanak eta txokolateak baita ere.

Oso esperientzia baliogarria izan da lanbide ezberdinak ezagutzeko eta prozesu guztiaren lana gertutik ikusteko, nork daki eta gure IEPeko ikasleren batek bertan egingo dituen etorkizunean bere lanbide ibilbideko lehen pausuak.

Euskaraz Bizik bigarren aldiz antolaturiko Euskarazko rap ikastaroan parte hartu dugu kolegioko hirugarreneko zortzi ikasleek.

Batzuk lehen aldia genuen eta beste batzuk bigarrena. Ikastaro honen irakaslea Odei Barroso bertsolari eta raperoa izan da.

Bost saio egin genituen berarekin azaroa eta abendua bitarte, astean behin, eguerdiko aire hartzean. Saio horietan raparen historia ezagutu eta gero, gai amankomun bat hautatu genuen eta, ondotik, bakoitzak bere kopla idatzi zuen. Azkenik, urtarrilaren 24an, asteazkenez, Alkimia produkzioak grabaketa estudiora joan ginen zortzi koplaz osaturiko rap kantua grabatzeko.

Oso esperientzia ona izan zen estudio batean sartzea eta kantuen grabaketarako beharrezkoak diren baldintza eta ekipamendu guztia bertatik ezagutzea.

Orain kantuaren masterizazioa egitea falta da Odei Barrosoren eskutik. Ea gustoko izango duzuen gure aurtengo "Gatazkak" kantua.

Mila esker Odei Barrosori eta Euskaraz Biziri.

Urtarrilaren 9 eta 23an, eskolako jazarpena gaia aipatua izan da bostgarreneko ikasleekin talde erdiz Adoenia egiturarekin.

Zehaztea, ulertzea eta prebenitzea izan dira esku-hartzearen helburuak.

Zer pisu du taldeak nerabezaroan ?

Nola bilakatzen ahal litzateke jazarle baten posizioan...

Ikasleek interes handiz segitu dute eta aktiboki parte hartu dute.

Milesker Adoenia. Milesker Cédric.