Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Ekainaren 28a eta 29an, astelehen eta asteartez, kolegioko hirugarren guztiek haien DNB brebeta azterketa ofiziala pasa dute gure kolegioan.

Astelehenez, goizean ukan dute frantsesa : testu ulermena, berridazketa, diktaketa eta idazlana.

Arratsaldez, bi orduko matematiken froga.

Eguerdiko pausan, hirugarreneko ikasleak bilduak izan dira opari batzuen ukaiteko : lau urteko argazkien oroitzapen orri marka bat, bitaminak ukaiteko laranja jusa bat, euskarazko liburu bat eta lortu duten ASSR2 bide sekuritateko diploma !

Asteartez, goizean ukan dute Historia - Geografia - herritar heziketa azterketa.

Arratsaldez, zientziena.

Zientzi froga aitzin, hirugarreneko ikasleak eta ekipako kideak bildu dira azterketaren egoera salatzeko eta aldarrikatzeko.

Orain, ikasleek brebeta bukatua dute. Azken hitzorduak ostegun eta ostiralean finkatuak izan zaikie : PSC1 sorrospen formakuntza, mintzaldi bat eta biharramunean, Comete sareko mendi ibilaldia.

Bide on deneri, burua husten ahalko dute orain !

IEP gelako taldeak 2020 - 2021 ikasturte bereziari amaiera goxo bat emateko ateraldi polita antolatu nahi izan zuten.

Helburuen artean, heldu den ikasturtean kolegioa utziko duten ikasleei agurra ematea, IEP dispositiboa baliatzen duten ikasleen arteko harremanak indartzea, eta gure ingurunean diren baliabide naturalen ezagutza euskaraz egitea ziren ; horretarako proposamena Amaiur Alfarorekin itsasontzi ateraldia Hendaiatik egitea izan zen.

Ekainaren 25ean, ostiralez, eta eguraldia lagundurik, Miren, Larraitz eta Helenaren autoetan abiatu ziren Hendaiako portura Eneko, Iban, Patxi, Miguel, Enzo, Aiur, Aingeru, Martxel eta Jokin ikasleekin.

Hantxe zuten katamaran ederra zain, eta Amaiur Alfaro marinelak goxoki errezibitu zituen. Ontziari buruzko xehetasunak eta haien ibilaldiaren berri eman ondoren abiatu ziren.

Abiatu eta berehala Iban izan zuten lehen gidaria, eta banan banan, denek hartu zuten lema tarte batez.

Itsasontziaren aitzineko aldean sareetan etzanik, Miguelek eramandako kainaberarekin arrantzan, Amaiurren azalpen eta ezagutza interesgarriekin, kostaldeko paisai ederrekin eta denen umore onarekin loriatu ziren.

Bi oren et'erdiko itzulia egin ondotik eta Amaiur eskertu eta, Hendaiako hondartzara joan ziren piknikatzera. Errugbian aritu ziren ikasleak eta partitu aitzin, uretan sartu ziren bainualdia hartzera.

Kolegiora itzuli eta IEP gelan antolatu zuten bestaren azken prestaketak egin zituzten. Ikasturtean lagundu ztiuztenak eskertzeko gomitatuak ziren, eta bezperan ikasleekin egindako bixkotxak, matahamiak eta pastiza eskaini zituzten. Aiurren urtebetetzea ospatzeko aukera izan zuten, eta Martxel, Jokin, Maitena, Iban eta Patxi agurtzeko oparitto batzuk eskainiak izan zitzaizkien. 

Bukatzeko, 5.eko ikasleek beren ASSR1 diploma ukan zuten, eta kanpora jautsi ziren beste ikasleekin batera ikasturteari amaiera ematera.

Urtero, Surf Rider Foundation elkarteak "initiatives océanes" deitutako ekintza antolatzen du eta urtero, kolegioko ikasleek parte hartzen dute.

Ekainaren 25ean, ostiralez, haien azken egunean, bosgarreneko ikasleek Zokoako hondartzako bidea hartu dute.

Bertan, eskularruak ezarri eta, arroketan ala arean itsas bazterretako hondakinak aurkitu dituzte : gurpilak, gurpil uztaiak, arrantzarako sareak, botak, zigarreta mutturrak eta plastikoa orokorrean. Gero, denak elkartu dira kutxaduraren aztarna horiek aztertzeko, hondakinak sailkatzeko eta Surf Rider Foundation-ek egindako galdezketa betetzeko. Zabor guztiak Herriko Etxeko zikinontzi berezi batean ezarriak izan dira. Ingurumenaren aldeko ekintza hori betetzeagatik bosgarren guztiak zoriontzekoak dira !

Ondotik, hondartzan taldeak osatu dira jokoak egiteko (errugbia, futbola...) eta Untxin bazterrera hurbildu eta, lagunen artean piknikatu dute. Jolastu dira ere bai.

Kolegiora iritsi eta, ASSR1 bide sekuritateko diploma banatua izan zaie ikasle bakoitzari.

Azken eguna koloretsua eta eguzkitsua ukan dute ikasleek ! Prest dira oporretara joateko ! Txalo !!

Ekainaren 22an, asteazkenez, seigarreneko ikasleek kontzertu pedagogiko bat izan dute Aaron Carton musikako irakaslea eta bere anaia Axelen eskutik.

Kontzertuan barrokotik - gaur egunerako bidai bat egin dute, garai historiko eta estilo desberdinetako musikak entzunez. Hala nola, barrokoa, klazizismoa, erromantizismoa, inpresionismoa, jazza, bossa nova, rock and rolla eta musika garaikidea.

Kontzertuan lau musika tresna ezagutzeko aukera izan dute, zeharkako txirula, klarinetea, pianoa eta gitarra ; haien artean konbinaturik eta bakarrik.

Emanaldiaren helburu nagusiak bi izan dira : ikasturtean zehar landutako hainbat kontzeptu berrikustea eta zuzenezko musikaz gozatzea. Ikasleen parte hartzea bikian izan da, sekulako interesa azalduz eta pausatutako galderak erantzunez.

Azkenik, kontzertuari amaiera emateko, denak elkarrekin azken hiruhilekoan landutako gorputz perkusioa egin dute.

Ekainaren 19an, ostiralez, kolegioko hirugarrenek azken eguna zuten ikastegian.

Goizetik "dotore dotore" ikusi ditugu eta zinez eskertzen ditugu !

Goizean kurtso normalak ukan dituzte, bazkaldu eta, haien artean egon dira jokoetan, mintzatzen etabar... argazkiak hartzen eta azken orduan krakada bat eskainia izan zaie.

Bazkaltzeko garaian, bi hirugarreneko bertsolariek mikroa hartu dute kanpoko eremuan, ikasle eta ekipa guziaren aitzinean, eskertzeko eta agurtzeko bertso goxoak eskaini dituzte eta zoriontzen ditugu.

Ekainaren 21etik 25era, Covid egoera dela eta, gela osoak konfinaturik geratzeko erabakia hartua izan da, azterketak huts egiteko arriskurik ez hartzeko. Ondorioz, ikasleak etxetik berrikuspenak egin dituzte baita ere irakasleen bisio konferentziak eginez.

Ekainaren 28 eta 29an, astelehen eta asteartean, haien brebeta azterketa ofiziala pasako dute gure kolegioan, azterketa zentroa izendatua izanez.

Berrikuspenak on !!!

Ekainaren 20an, astelehenez, arratseko 8etan, nahi zuten laugarreneko ikasleak joan dira Urruñako zinemara Charlène Favier egindako Slalom filma ikustera (lehen filma). Eskiatzaile eta bere entrenadorearen arteko harremana kondatzen du, psikologiko eragin baten gainean oinarritua, bortxaketa batera itzulita bukaeran.

Engaiatua den filma horrek, Noée Abita eta Jérémie Rénier arras onak diren bi aktoreek eramanik, pedokriminalitatea kirola eta gizartean orkorrean, salatzen du.

Gogorra izanik ere, ikasleek biziki preziatu dute filma hori. Krime horien larritasunaz ohartu dira. Gizarteko arazo hortaz (maleruski arrunta) sensibilizatuak izango direla espero dugu.

Talde esperientzia sakona izan da !

Milesker Itsas-Mendi zinemari haien harrerarrendako !

Martxoaren 8tik landa, laugarreneko 22 ikasleak lehiatu eta multzoka aritu izan dira....

Ekaina hastapenetik, 8 lehen ekipak final laurdenak jokatu dituzte : Amets A - Fitsum  Edurne - Unai T, Ibai - Samuel / June P - Milia, Martxel - Iñaki / Ana P - Ainara, Amets I - Gabi H / Aida - June E.

Partida horietatik atera ziren final erdiko izenak : Amets A - Fitsum / June P - Milia, Martxel - Iñaki / Aida - June.... Maila horretan ere, nesken ekipa guztiak kanpoa emanak izan dira.....

Txalo bero bat aritu izan diren lehiakide guztiei !

Ekainaren 20an, astelehenez, kanpoko eremuan denen begipean, laugarreneko finala joaktua izan da : Amets Amado eta Fitsum Bessonart / Martxel Aguirre - Iñaki Martinren aurka. Maskarik gabeko finala umorez betea ! Amets eta Fitsumek boina irabazi zuten 2 - 1 ! Txalo bero bat lau finalistei, itsas aktibitate bat irabazi dute.

Segi dezatela herriko mus txapelketetan parte hartzen ! Aupa laugarrenak !

Martxoaren 8tik landa, bosgarreneko 14 ikasleak lehiatu eta multzoka aritu izan dira....

Ekaina hastapenetik, 8 lehen ekipak final laurdenak joaktu dituzte : Mañu - Eneko S / Ella - Malu, Ilargi - Maitane / Antton - Mattin, Mikel - Mattin / Iban S - Unai L, Nahia I - Luma erreginak izanez.....

Partida horietatik atera ziren final erdiko izenak : Mañu - Eneko S / Antton - Mattin, Mikel - Milan / Nahia - Luma. Maila horretan, neskeen ekipa bakarra finalerako  kalifikatua : Nahia eta Luma !

Txalo bero bat aritu izan diren lehiakide guztiei !

Ekainaren 18an, ostiralez, kanpoko eremuan, eguzki eta denen begipean, bosgarreneko finala jokatua izan da..... Maskarik gabeko finala ! Antton eta Mattin aritu dira Nahia I eta Luma O-ren aurka. Neskek dute irabazi 2 - 1 !!!!!! Txalo bero bat lau finalistei, joango dira itsas aktibitate baten egitera eta txapeldunak boina batekin !

Segi dezatela herriko mus txapelketetan parte hartzen ! Aupa bosgarrenak !

Kolegioko hirugarreneko ikasleendako bezala, kolegioa zinemara joan da laugarreneko ikasleekin..

Ekainaren 18an, ostiral goizez, Urruñako Itsas-Mendi zinelara joan ziren "Les adolescentes" filma ikustera.

Nerabetasunari buruzko bizipen desberdinak ikusteko aukera ukan dute, eta frantses klasean eztabaidatzeko ere bai.

Urrundua izan zitzaien ateraldia ekainaren 14ean egin zuten kolegioko hirugarrenek.

Luhosoko antzokira Axut konpainiaren AMUA antzerkia ikustera joan ziren ikasleak.

Aitzin eta ondotik, euskara klasean gaia landu zuten.