Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Martxoaren 8tik landa, seigarrenekeo 18 ikasleak lehiatu dira haien artean eta multzoka...

Ekaina hastapenetik, 8 lehen ekipak final laurdenetan aritu dira : Julen F - Kaiet / Oihan D - Oihan B, Amets G - Unai H / Eztitxu - Laina, Xan S - Luc S / Josu - Xan B, Lutxo - Xabi SS / Xanti A - Julen U.

Partida horietatik atera ziren final erdiko jokalariak : Julen F - Kaiet / Amets G - Unai H eta Xan S - Luc S / Lutxo - Xabi SS. Kalifikazio horietan, neskeen ekipak ere desagertu ziren....

Txalo bero bat aritu izan diren lehikide guziei !

Ekainaren 17an, ostegunez, jokatu da finala, kolegioko sartze nagusian, euria baitzen, besteen begipean..... Partidak ez du luzaz iraun.... Gainera, egun horretan maska kentzen ahal zen kanpoko eremuan, beraz mus finala maskarik gabe egin da ! Hau poza !

Xan Saubaber eta Luc Salaignac-ek txapela irabazi dute 2 - 0, Amets Guimon Basurco eta Unai Herediaren aurka. Lau lehiakideek itsas aktibitate bateant rebatzeko sariztatuak izan dira. Txalo bero bat lau finalista horiei !

Segi dezatela herriko mus txapelketetan parte hartzen ! Aupa seigarrenak !

Martxoaren 8tik landa, hirugarreneko 20 ikasleak lehiatu dira haien artean eta multzoka...

Ekaina hastapenetik, 8 lehen ekipak lehiatu dira laurdenetan : Unai S - Leni V / henri - Julen H, Haira - Santiana / Iban L - Ttotte, Estitxu - Itzal / Manex - Eñaut, Lenaïg - Keti / Iban L - Gau..... Muttikoak nagusitu dira eta neskak agurtzeko garaia izan da...

Horietatik, irabazleak kalifikatua dira final erdiak jokatzeko : Unai S - Leni V / Iban L - Ttotte eta Manex - Eñaut / Iban L - Gau.

Haien artean, nagusitu dira bi ekipak : Iban Larzabal - Ttotte Larzabal eta Iban Lamothe - Gau Apalategui.

Txalo bero bat giro biziki onean lehiatu diren ikasle guztiei !

Ekainaren 15ean, asteartez, jokatu da finala beraz, kanpoko eremuan, xapa zen bitartean, denen begipean. Partidak ez du luzaz iraun kartak baitziren ekipa baten alde..... Nagusitu dira Iban Lamothe eta Gau Apalategui bi mantxak irabaziz, 8 hamarrekotan aldi honetan, boina eramanez. Hala ere lau lehiakideek itsas aktibitate bat egiteko oparia ukan dute. txalo bero bat lau ikasle horiei.

Segi dezatela lizeoan eta herriko txapelketetan trebatzen ! Aupa zuek hirugarrenak !

Ekainaren 14eko astean, egunero 6.eko gela batek ukan du egun berezi bat antolatua....

Goizez, gela bakoitzak Ziburu - Donibane Lohizungo bidea hartu du, oinez.... Itsas argiaruntz... 

Ekainaren 14ean, astelehenez, 6Ekoak ziren eta biharramunean, 6Dkoak. Maleruski, eta hori eguraldiarengatik, 6A eta 6Bkoen ateraldia anulatua izan da eta urrundua ; normalki uztailaren 1ean, ostegunez egingo dute.

Ziburuko suaren bisita portuari begirada berria ematen dio. André Pavlovskyren lan garrantzitsu hori aurkitzean, ikasleek beren funtzionamendua eta itsas munduarentzat duten erabilgarritasuna ikasi dute. Baina monumentu hori zaintzaileen hainbat belaunaldiren bizi-lekua ere da... Aurkikuntza ederra gure esploratzaile txikientzat !

Eguerditan, piknikarekin eguna segitu dute Untxin City parkean.

Bukatzeko, ikasleak jolastu dira eskulanen bitartez, itsasargien maketak sortuz. Haien lanak kolegioko IDZtan erakutsiak izanen dira.

Martxoaren 8tik landa, kolegioko lau mus txapelketak antolatuak izan dira : 6., 5., 4. eta 3.ean ; 37 ekipek izen eman dute aurten.

Lehen parte batean, haien artean aritu dira eta bigarrenean, topatu dira mailaka eta multzoka.

Duela gutti, kalifikatuak izan diren 8 lehen ekipen artean jokatu dira laurden finalak.

Batzuk final erditan dira....

Laster finalak !

Ea mailaka nork duen txapela eramango aurten ?

Ekainan, sartzearekin batera, PLK 20-21 pala txapelketak bere amaierara iritsi dira. Hiru hilabetez luzatu diren txapelketek bidea amaitu dute eta txapeldun berriak utzi dituzte. Covid-ak baldintzatutako txapelketak izan ditu olagarroa kirol elkarteak eta beraz mailakatua egitea tokatu zaio, hala guztiz ere ongi pasatzeko eta aire hartzeak girotzeko parada ukan dute.

Hirugarrenen txapelketa bizi bizia izan da, lehia estuz osatua. Manexek aurkari guztiei aurre egin eta garaipena lortu du. Finalak Manex eta Iban gurutzatu zituen txapelketa honetan bigarren aldiz, eta lehengoan ez bezala, Manexek etzuen huts egin, garaipena eta txapelketa bereganatuz.

Bostgarrenekoa hasi zen momentutik erakutsi zigun Allanderen maila eta txapelketa irabazteko konbikzioa. Hala ere, beste partaide guztiak haien bidea egin eta Allande kanporatzen saiatu arren, partidarik galdu gabe finalera iritsi eta bertan bere nagusitasuna erakutsi zuen, txapelketa irabaziz. Bejondeizula Allande.

Seigarrenekoen txapelketak parte hartze eta ikusmira handia sortu du kolegioan. Lehian bizi bizi aritu dira eta 30 ikasletik gorak parte hartu du. Paritda lehiatuak izan dira eta finalean elkar ikusi zuten Nahiane eta Julenek. Urduritasuna nabari zen arren, Nahianek burua hotz mantendu eta, aski erra garaitu zuen Julen, siegarrenen txapelketa irabaziz.

Oro har bikain joan dira txapelketa guztiak eta 70 ikasle inguruk parte hart du ; espero dugu heldu den urtean maila ezberdinetako iaksleak elgarren aurka jokatu ahal izatea.

Zorionak Manex, Allande eta Nahianeri !! Mila esker guztioi !!

Ekainaren 8an, asteartez, 7. orduan, 3.eko ikasleek bide sekuritateko ASSR 2 froga pasa dute gelan, haien irakasle arduradunarekin.

Ikasle bakoitzak taula batean egokia zen  gurutzea ezarri behar zuen, proiektatua zen bideoa ongi begiratuz eta entzunez.

ASSR 2 bide sekuritateko frogagiria eskolarra diplomak eskainia zaie 3.eko ikasleei, 10/20 bederen lortzen badute.

Autoaren gida baimenarako baliatua izango da.

Ekainaren 7an astelehenez, kolegioko 6. eta 5.eko ikasleak Donibane Lohizungo zinemara joan dira, 2013an argitaratua eta Haifaa Al Mansour egindako "Wadjda" filma ikustera.

Sinopsia : "Wadjda, 12 urteko neskatxa, Riyas hiri inguran bizi da, Arabie Saouditeko hiriburua. Ingurune kontserbadorean bizi izan arren, bizitzaz beteriko neska bat da, jeans galtzak eta bazketak daramatzana, rock musika entzuten duena eta gauza bakarra amesten duena : Abdallah lagunarekin lasterka egiteko aukera emango dion bizikleta bere ederra erostea. Baina, Wahhabite erresuman, bizikletak gizonentzat gordetzen dira, neska gazteen bertutearentzako mehatxua baitira. 

Beraz, amak uko egin dio Wadjdari, beharrezkoa den diruzama ematea ez onartuz. Dirua bere kabuz aurkitzea erabaki eta, Wadjdak, bere ikastetxeak antolatutako Koraniko errezitaldi lehiaketan parte hartzea erabakiko du, irabazlearentzat nahi den diru kopuruarekin."

Filma eder eta interesgarri honen ondotik, ikasle guztiak kolegiora sartu dira, kanpoko eremuan, mailaka ezarriz piknikatzeko, eguzkia lagun.

Ekainaren 1ean, astearteko azken orduan, kolegioko 4. eta 3.eko ikasle guztiek "Lanbide baten ezagutza" egiteko aukera ukan dute.

Taldeka banaturik, zazpi lanbide ezberdinen aurkezpena proposatuak izan zaizkie zazpi gela desberdinetan : Aitor Maritxalarekin informatikalariaren lanbidea, Edurne Indabururekin medikua - emaginarena, Jean Louis Iratzokirekin designer-ena, Bruno Irastorzarekin laborantzako makinen konpontzailearena, Marga Forestierekin kazetariarena, Larraitz Lasarekin nautiko zentroko animtzailarena eta azkenik Idoia Rodriguez-ekin aktore - idazlearena.

Eragile bakoitzak bere lanbidea aurkeztu du, zein orientazioa eta formakuntza ukan behar den eta bere lan baldintzak aipatu ditu.

Haien artean, kolegioko buraso eta ikasle ohiak baziren gainera !

Mintzaldiaren bukaeran, ikasle bakoitzak galderak pausatzen ahal zituen.

ordu biziki aberatsa ! Eskertzen ditugu etorri diren parte hartzaile guziak ! Haiek ere izigarri pozik joan dira kolegiotik, haien esperientzien partekatzeko parada ukan baitute !

Ea batzuk lanbide baten segitzeko asmoa ukango duten....

Ekainaren 1ean, asteartez, 4Ako ikasleek, talentutsua den jokolari den François Nambot-rekin mementu bat partekatzeko ohorea ukan dute, galdera erantzunen jokoan parte hartuz.

Marivaux-k egindako Le jeu de l'amour et du hasard antzerki lanean deskubritu zuten ikasleek (programan da) ; taularatze moderno eta koloretsua Boîte aux lettres konpainiak eskainirik (Salomé Villiersk egindako taularatzea).

Kartsuki prestatu zituzten galderak kolegioko laugarreneko ikasleek. François-k sinpleki eta zintzotasunez erantzun die : Dorante jokatzen duen pertsonaiari buruzko azalpenak eman dizkie ere bai, bere jokoari buruz, bere gustu artistikoei buruz, bere formauntzari buruz, antzezlari baten bizia nola den...

Ikasleak prest dira ekaina bukaeran bultzatutako antzerki tailerran aritzeko.

Milesker ainitz artista honi trukatze horrendako, bere libro izatea eta bere adeitasunarendako.

Aurtengo oroitzapen on bat egongo da !

Ekainaren 1ean, asteartez, azken orduan, bosgarreneko ikasleak gelaka bildu dira ASSR1 froga pasatzeko.

Ikasle bakoitzak taula batean egokia(k) z(ir)en gurutzea(k) ezarri behar z(it)uen proiektatua zen bideoa ongi begiratuz eta konsignak ongi kondutan hartuz.

ASSR bide sekuritateko frogagiria eskolarra diplomak eskaintzen du 5.eko ikasleei. Lehen mailakoa 5.ean eta bigarrena 3.eko ikasleendako. Ateztazioa emanan zaie 10/20 lortzen badute azterketan.

ASSR1 beharrezkoa da noizbait eskuterrarentzat baimena lortu nahi baldin badute.

Gure ikastegian ziren ikasle guztiek lortu dute ! Txalo !

Kasu eman bidean orain...