Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Irailaren 3 eta 4an, ostegun eta ostiralez, 6. eko ikasleak Ziburuko inguruak aztertzeko, lehenik Ziburuko oihantxora igo dira eta bertan landare bilduma bat eraikitzeko 8 hosto bildu dituzte bakoitzak : huntza, iratzea, sasi akazia, gaztainondoa, lizarra arrunta....

Geroxeago, kostaldera abiatu dira, han marea behera baliatuz, arroketan bizi diren animalia ezberdinak bildu dituzte hala nola karramarro ermitarioa, anemona, itsas luzokerra...

Ikasleak ohartu dira bizidunak inguruko ezaugarri fizikoei lotutako bizi baldintzak zituztela.

Goiza bukatzeko, elgarrekin Zokoako hondartzan piknikatu dute eta Untxin bazterrean lana bukatu eta jostatu dira.

Irailaren 2an, asteazkenez, 5., 4. eta 3.eko ikasleen sartze eguna zen.

Txirrina jo bezain laster, ikasleak deituak izan dira haien irakasle arduradunarengandik gelara upatzeko. Bi orduz harekin egonez, haien ordutegia berria eta irakasleen izenak ezagutu dituzte, barne araudia oroitarazia izan zaie etabar... Hirugarren ordutik landa, kurtsoetara joan dira. Aurtengo irakasle arduradunen izenak dira : 5An Xan, 5Bn Iker, 5Dn Emilie - Aaron, 5En Ander, 4An Oihana, 4Bn Nicole, 4Dn Xumai, 4En Amaia S, 3An Daniel eta 3Bn Joana.

Anartean, seigarreneko ikasleek goiz osoan kurtsoetan ziren, erritmoa hartzen !

Jolas garaietan, lagunak berriz elkartu dira eta seigarrenengana hurbildu dira haiekin jolasteko eta mintzatzeko.

Orokorki, 329 ikasle ditugu gure kolegioan aurten : 87 seigarren, 93 bostgarren, 92 laugarren, 57 hirugarren.

Sartze maskatu on deneri !

Irailaren 1ean, asteartez, Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune, Miarritze, Azkaine, Senpere eta Sarako ikastolatik heldu diren 87 ikasleek haien seigarreneko sartzea egin dute.

Goizeko txirrina ondotik, Zuzendari berria den Iñaki Lekuonak deitu ditu gelaka haien irakasle arduradunarekin pasatzen baitzuten goiza : 6A Enekorekin, 6B Odeiekin, 6D Maitanerekin eta 6E Armellekin. Lau orduz egon dira elgarrekin haien ordutegia eta irakasleak ezagutzen, kolegioa bisitatu dute, barne araudia irakurri... etabar...

Jolas garaietan, lagun berriak ezagutzeko aukera izan dute, pilotan jostatuz, edo haien artean kalakan egonez.

Eguerditan, Baionako Etxepare lizeotik ekarritako janaria jastatu dute eta karta lehena aldikotz erabili dute.

Arratsaldean, lehen kurtsoetan parte hartu dute.

Arratsaldeko 4:30etan autobusak hartu dituzte haien karta berria erakutsiz eta etxera sartu dira kezka guttiagorekin...

Sartze on eta kuraia on seigarren guztiei !

Abuztuaren hilabetea amaitzen ari....

Azken beroak.... Azken egunak....

Eskolako erosketak... Zakuaren prestakuntza...

Eskolako sartzea hurbiltzen ari da....

Irailaren 1ean asteartez 6.eko ikasle berriendako eta irailaren 2an, asteazkenez, beste ikasleendako...

Ale ongi baliatu, ongi zaindu eta forman itzuli !!

Maskarekin noski !

"Aurten Brebeta Euskaraz lortu dugu !!"

Hau da, joan den ostiralean, uztailaren 10ean, Seaskako 3.eko ikasle irrifartsuek esaten zutena ! Egia !

Aurten, egoera dela eta, ez dute azterketarik pasa ; zeharkako gaitasunak eta urteko notak dira kontutan hartuak izan, azterketan aurkeztu beharko ziren gaietan.

Denok gogoratzen ditugu azken urteetako borrokak, Frantses Hezkunde Nazionalak ez bait onartzen zientziak euskaraz pasa ditzaten. Inork ez du ahantzi nola erasotuak izan ziren ikasle gazte euskaldunak azken urteetan, azterketak euskaraz pasatzeagatik, heien kopiak bahituak izan zirelarik eta buruan buru, frantses zuzentzaile batzuen eskuetan utziak... Bistan da, ez zituzten ondorioz lortu espero zituzten notak ! Biziki emaitza apalak izan ziren, zuzentzaileek ez baitzuten tutik ulertzen eta zenbakiak soilik begiratu baitzituzten !

Baina.... aurten.... irabazi dugu ! Zientzien emaitzak, urte guzian euskaraz egindako ebaluaketa horien emaitzak onartu dituzte ! Eta behingotz Seaskako 3.eko ikasleek merezi duten emaitza lortu dute !

Badakigu segurki ere hau gertatu dela, Parisen inork ez baitu pentsatu nota horiek onartuz, kontra esan batean eroriko zela Hezkunde Nazionala.....

Baina auskalo ! Agian horrek zerbait adlatuko du datozen belaunaldientzat ?

Eta ez bada hala, borrokatzen segituko dugu eta BREBETA EUSKARAZ aldarikatzen aurre eginen dugu amore eman gabe.

Baina aurten, Brebeta euskaraz LORTU DUGU !!!!!

 

Edurne Manterola, Piarres Larzabal kolegioko zuzendaria

Mañolo Espellet, Eztitxu Robles kolegioko zuzendaria

Eñaut Elosegi, Xalbador kolegioko zuzendaria

Celine Tourreuil, Manex Erdozaintzi kolegioko zuzendaria

Iban Tikoipe Etxepare lizeoko zuzendaria

Arratsaldez, jan ondotik, hirugarreneko ikasleak bilduak izan dira geletan ASSR diploma eskuratzeko.

Ondotik, kolegioko ezker paretan, zuzendariak hitza hartu du urte bukaera berezi honetan....

Zoriondu ditu, promozio horretan brebeta euskaraz osoki lortu baitute, zientziak barne !

Bakoitzari personalizatua izan zaien orri marka bat eskainia izan zaie.....

Honen ondotik,  krakada bat eskainia izan zaie, Untxin bazterrera joan aitzin.

Han, jokoetan aritu izan dira eta haien azken oroitzapenak partikatzen eguzkitan ! Gainera, bertso saio bat ukan dute Ibaii esker !!

Agurrik ez hirugarrenak, bide on eta ikus arte !

Uztailaren 3a, ostiralez, azken eguna zuten bostgarreneko ikasleek.

Egunean zehar, azken kurtsoak ukan dituzte.

Arratsaldeko azken orduan, ASSR diploma banatua izan zaie.

Honen ondotik, bilduak izan dira ezker partean krakada bat eskainia izan baitzaie.

Txirrina jo arte egon dira jolasean, kalakan eta denbora librea betetzen.

Ale ! Ongi segi eta heldu den urte arte ! Laugarrenean !

Uda on pasa !

Uztailaren 3an, ostiralez, gure hirugarreneko ikasleak etori zaizkigu udako giroan mozorroturik...

Kolorea ezarri daukute berriz !

Azken orduak dituzte, azken momentuak elgarrekin, azken kurstoak......

Biba zuek !

Uztailaren 2an, ostegunez, kolegioko 5. eta 3.eko ikasleek 1. eta 2. mailako ASSRa azterketa pasatzeko aukera izan zuten, egunaren azken orduan.

Ikasle bakoitzak taula batean egokia zen gurutzea ezarri behar zuen proiektatua zen bideoa ongi begiratuz eta entzunez.

ASSR bide sekuritateko frogagiria eskolarra diplomak eskaintzen du 5. eta 3.eko ikasleei. Lehen mailakoa 5.endako da eta bigarrena 3.eko ikasleendako. Ateztazioa emana zaie 10/20 lortzen baduet azterketan.

Pasatzeko aukerarik ez dutenek ukan, heldu den ikasturteko lehen hiruilean ukango dute bai kolegioan 4.ean baita ere lizeoan 2.ean.

Gure ikastegian, hor ziren ikasle guztiek lortu dute !! Zorionak deneri !! Eta kasun eman bidean !!

Uztailaren 2an, ostegunez, hirugarreneko ikasleek sorpresa polit bat egin digute.

Dotore dotore etorri dira kolegiora !

Eguraldi euritsua izanez, gure eguna alaitu digute !

Egunean zehar argazki oroitzapenak atera ditugu : ikus webguneko argazki xokoa.