Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Azken eguna.... abenduaren 20a, ostirala....

Beti bezala, ikasleek goizeko kurtsoak ukan dituzte....

Alta eguerdiko txirrina entzun eta, haien jantzi tradizionala ezarri dute Santo Tomas bazkaria jan aitzin edo ondotik....

Arratsaldeko lehen partean, ipuin kondaketa zen ttikienen egitarauan : Kattalin eta Jokinek osatzen duten Eleka taldea 6.endako eta Lur Usabiaga ipuinlaria 5.endako.

Horren ondotik, denek zuten hitzordua kolegioko ezker paretan, dantzan aritzeko Patxi eta Konpaniari esker ! Eta nola ! Muttikoak ala neskak, bakarka, binaka ala taldeka, gehien bat aritu da baikorki eta zinez txalokatzekoa da ! Hau giroa !

Bukatzeko arratsaldea, 5. eta 3.ek prestatutako krakada erraldoia partikatua izan da giro biziki goxoan bakantzak aitzin denak elgarrekin !

Zorionak eta besta onak opatzen dizkizuegu ! Heldu den urte arte animazio berriendako !

Urtero bezala eta joan den azaroaren bukaeran, ikasleei Eguberriko marrazki lehiaketaren gaia aurkeztua izan zaie : "Berziklapenezko Eguberria". Ondotik, 48 ikasleek haien izena eman dute eta hasi marrazkia prestatzen, bai etxean, baita ere kolegioan batzuendako.

Azken epea marrazkia itzultzeko abenduaren 13a zen, denak sartze nagusiko erakusketan ezartzeko helburuarekin.

Gaur, abenduaren 19an, ostegun goizez, sari emaitzak iragan dira kolegioko IDZtan, publiko handi baten aitzinean !!

1. saria : Elaia Girard (3.)

2. saria : Ainhoa Biscay (4.)

3. saria : Malu De Sonis (6.)

4. saria : Amaia Halsouet (3.)

5. saria : Koldo Berge Mazet (6.) + Publikoaren saria !!!

6. saria : Xan Bonnet (6.)

7. saria : Sunita Camblong (4.)

8. saria : Haize Lecuona (4.)

9. saria : Unax Egiguren (3.)

10. saria : Idoia Apezteguy (6.)

Txalo bero bat parte hartzaile guziei !!!! Denak sariztatuak izan dira bederen txokolota batekin eta hamar hoberenak opari berezi batekin !

Irungo Harrera guneko Jon eta Ametsen mintzaldiaren ondotik, etorkinen aldeko bilketa bat egitea erabakia izan zen :

- Baionako Diakite gunearendako : higiena produktuak eta lo egiteko mihisiak

- Irungo Harrera sarea gunearen alde : jantziak, zapatak...

Bilketa biziki ederra lortua izan da eskertzen ditugun familiei esker.

Bi elkarteetatik ibiliko diren etorkinek garbitzeko eta janzteko aukera ukango dute honi esker.

Txalo bero bat deneri !

Joan den hilabetean, Emanik elkarteko Mixel eta Nikolas kideak kolegiora etorri ziren haien elkartea eta proiektua aurkeztera : Peruko gazte elbarrituak eta haien burasoekin egindako lana, formakuntza....

Honen ondotik, talde bat osatu zen aste batez ekintza baten antolatzeko : abenduaren 9tik 13ra, goizeko jolas garai guziz, gosari salmenta bat egin dute, etekina elkartearendako izango zela helburutzat hartuz.

Joan den astearen lana ondotik, Nikolas Regerat, Emanik elkarteko kidea komitatua izan da, etekinaren txekea eskuratzeko astelehen honetan, abenduaren 16an.

Lehenik, ikasle batzuk hitza hartu dute erosleak eskertzeko eta berriz proiektua oroitarazteko. Ondotik, 395 euroko txeke erraldoia eskaini diote eta oroitzapen taldeko argazkia atera.

Txalo bero bat ikasle guziei eta milesker deneri zuen laguntzarendako !

Abokaten Kontseilu Nazionalak, Hezkunde Nazionalarekin bat eginez proposatu ohi du "abokata bat ikastegian" ekimena. Hor, urtean behin, ikastegietara etorri ahal izaten dute, gai baten inguruan aritzeko.

Aurtengo gaia Parekidetasuna izan da, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna. Ekimen hori euskara egin ahal izan dugu Maritxu Paulus Basurco, Amaia Recarte eta Filipe Aramendi abokaten laguntzarekin.

Hiru egunez beraz, 5., 4. eta 3.eko ikasleek mintzaldiak ukan dituzte IDZtan

- "Orokorki, nork du soldata handiagoa, amak ala aitak ?"

- "Kirolari ospetsu batzuk aipatuz, zenbat gizonezko edo emakumezko dira ezagun ?"

- Zergatik gutiago ordainduak dira futbolean ari diren emakume profesionalak ?"

Zer dio legediak honetaz ? Zergatik ez da betetzen legeak dioena ?

Ikasleek hainbat gauza ezagutu eta trukatzeko aukera izan dute giro goxo batean. Milesker ainitz Maritxu, Amaia eta Filiperi !

Abenduaren 9an, Axut taldeko Ximun Fush antzerkilaria eta taula zuzendaria, "Zaldi urdinaren" aurkezpena egitera hurbildu zen Piarres Larzabal kolegiora. Gelan, gaia eta testuingurua landu ondoren, 3.eko eta 4.eko ikasleek, gelditzen ziren kezkak edo dudak argitzeko parada ukan zuten, ikusgarria ikusi aitzin.

Abenduaren 12 eta 13an, 4. eta 3.eko ikasle guziak Hendaiako bidea hartu zuten antzerkiaren ikusteko. Hau harridura eta plazerra.... Mendi zolan gelan, antzerkia ikusgarria izan baita !

Ondotik, ikasleek antzerkian agertu eta hautatu tematik bat landuko dute taldeka, elkarrizketak asmatuz eta Axut taldeari esker taularatuz.

Ikasleak ikusle izatetik antzerki idazle edota antzezle bilakatuko dira gaur egun oraindik hunkitzen gaituen tematika bat hautatuz : drogak, legalak edota ilegalak, familia, dependentziak....

Abenduaren lehen bi asteetan, ikasleak, hezitzaileak, irakasleak eta jantegiko langileak elkartu dira sustengu argazkiak edota bideoak egiteko Pailaso famatuen alde !

Kide bakoitzak aksesorio berezi bat soinean ezarriz, nahi zuen mezua erraten zuen, edo antzerki - kantu baten oroitzapen zati bat, edo sustengu mezu bat edo sinpleki argazki bat.

Sudur gorri gazte eta helduek baikorki eta azkarki parte hartu dute eta txalokatzekoak dira ! 

Muntatu den bideo zatia pailasoei bidalia izan zaie eta haien eskerrak eskuratu ditugu !!!!

"Mila pila esker bihotz bihotzez, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko den denoi, Katxiporreta ! Eman ta jaso, jaso ta eman, elkartasuna da hori..... Eman ta jaso, jaso ta eman, ba al da ederragorik ? Muxu besarkada potoloak ! Maite zaituztegu ! Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak."

Ez ahantz : abenduaren 14an, Ordizian, "Bizi dantza", haien emanaldi berria Urruñako ikastola eta Ziburuko kolegioaren alde.

Hogoi urteko elkartasun eta laguntzarendako milesker !!!

Abenduaren 3tik 5era, kolegioko 3.eko ikasleek Bilbo Bizkaiko hiri nagusia ezagutzeko parada ukan dute : haren karrika eta auzoak zeharkatuz, oinez ala metroz.

lehen egunean, asteartean, Algortako portu zaharra bisitatu ostean, Portugaletera oinez joan dira Bizkaia Zubia zeharkatuz. Ondoren, Santurtzin itsasontzia hartu eta Bilbora joan dira itsasadarrean zehar. ilunabarrean, Azkuna Zentroa eta San Mames Barria bisitatu dute.

Asteazken goizean, Arte Ederreko Museoan, ABC erakusketa ikusi dute. Doña Kasilda parkean bazkaldu eta Abandoibarratik barrena oinez Zazpi kaleetara joan dira kurtsoetan aztertu dituzten zubiak gertutik ikusiz. Alde zaharrean pista joko bat egin dute eta ersoketa batzuk egiteko aukera izan dute.

Ostegun goizean, Durangoko azoka ikusteko parada ezin hobea ukan dute. Bertan, hainbat musikarirekin topo egiteko eta argazkitan hartzeko aukera ere ukan dute. Baita ere maite dituzten taldeen biniloen CDa ersoetko : Zetak, ETS, etabar... Bazkalostean, kolegioko bidea hartu dute.... Oroitzapen bikainak !!

Abenduaren 3an, asteartez, hirugarreneko ikasleak Bilbo - Durangon ziren bitartean, beste ikasleek zuten egun berezia kolegioan.... "Nahiera - euskara eguna" !!!

Goizean, ikasleek nahi zuten tailerran parte hartzeko aukera ukan dute ; hala nola : arrauna, Herriz herri jokoa, jostun tailerra, arbol liburutegiaren bukaera, sukaldaritza, erlaxazioa, mahain jokoak, zientzilari eroak, paper zizelkatzea, antzerkia.... Bi orduko bi tailerretan aritu dira !

Eguerdiko bazkaria eta jolas garaiaren ondotik, joko erraldoi batean parte hartu dute ikasle guztiek !!! Gelaka 6 edo 7 taldeetan banaturik, 6. - 5. - 4.eko ikasleek osatutako multoak desafiatu dira, kolegioko programarekin egokitu genuen "Egunean behin" joko famatua ! Galderei ahal bezain fite erantzun behar zuten taldean adostuta. Biziki giro ederra eta parte hartze bikainan aritu dira ! Txalo !

Euskaraz gozatzen segi tailerretan ! Euskaraz segi nahiera - euskara egunean, kolegioan baita ere kalean ! Txalo bero bat deneri !