Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Abenduaren 3an izan den Euskararen Nazioarteko eguna kari, Ziburuko Piarres Larzabal ikastetxean abenduaren 1ean ostiralez, ospatu dugu.

Egun horretan bereziki, euskarari diogun atxikimendua publikoki adierazi nahi dugu berriz ere.

Gaur egun ipar Euskal Herrian, euskararen lekua ez da oraindik finkoa ez eta ofiziala ere. Urteetan zehar aurrerapausoak egin badira ere, oraindik luzea da bidea. 

Bestalde, aurten Seaskako ikasleei Zientziak euskaraz idaztea onartua izan bazaie ere, sare elebidunetako ikasleek frantsesez erantzun beharko dituzte.

ZAPALKUNTZA LINGUISTIKO HORI AZKARKI SALATU NAHI DUGU. EZ DUGU AMORE EMANGO ! BORROKAN SEGITUKO DUGU IRAKASKUNTZA ETA AZTERKETAK OSOKI EUSKARAZ LORTU ARTE !!!

PLKko Azterketak Euskaraz eta Euskaraz Bizi taldeak

Abenduaren 1ean, ostiral goizez, urteko lehen "Nahiera eguna" deitutako egun berezian parte hartu dute kolegioko ikasleek. 

Mailaka eta talde ttipika ezarriz, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, 4 orduz.

Hala nola :  

- seigarrenendako : Herriz herri, Euskara jalgi hadi Zokoako adinekoen etxera !, gorputza mugimenduan, erlaxazio ariketak, ahoz diktatuz idatziz lagundu, masa eta bolumenen neurtze tailerra eta bertsularitza

- bosgarrenendako : Herriz herri, Euskara jalgi hadi Zokoako adinekoen etxera !, gorputza mugimenduan, erlaxazio ariketak, ahoz diktatuz idatziz lagundu, gaztelu maketak paperez, ametsetako herria, diktaduratik demokraziara : transizioa Euskal Herrian eta bertsularitza

- laugarrenendako : "Zer da trikitxa ?" hitzaldi musikatua eta dantzatua, Elhuyar zientzia azoka, molekulen dominoa, nire genero identitatea, kantu loto eta ametsetako herria

- hirugarrenendako : "Zer da trikitxa ?" hitzaldi musikatua eta dantzatua, Elhuyar zientzia azoka, zu ere idazle !, diktaduratik demokraziara : transizioa Euskal Herrian eta aire baloina

Eguerditan mailaka piknikatu eta, Euskaraz Bizi taldeak antolatutako animazioan parte hartu dute ikasleek, kolegioko trikitilariei esker dantzan aritu dira.

Nazioarteko euskara eguna igandean erortzen baitzen, arratsaldeko "PLK-n Behin jokoan" parte hartu dute kolegioko ikasle guztiek, jokoa sarean ezarriz.

Gai desberdinei buruzko galderei erantzun behar zuten aski fite, ahal bezain punttuak irabazteko !

Giro izigarri on batean iragan da eta ikasleak euskaraz gozatu dira Euskara Nazioarteko egun horretan !

Gora euskara !

Aurten ere, hirugarreneko ikasleei sexualitateari buruzko prebentzio tailerra antolatua izan zaie Planifikazio Zentroaren eskutik.

Irailan 3Akoei antolatua izan zitzaien bezala, azaroaren 23an eta 30ean, 3B eta 3Dkoekin segitu du....

Talde erdika, iragan diren tailer horiei esker, gazteek informazioa lortzeko parada ukan dute, baita ere gai horri buruz dituzten galdera guztiak pausatzeko.

Planifikazio Zentroko profesionalen erranetan, gogotsu parte hartu dute ikasleek ; galderak pausatu eta solasaldi interesgarriak ukan dituzte. Besteak beste eritasunak, kontrazepzioa, babestea, errespetua, generoa, homosexualitatea eta bisexualitatea bezalako gaiak izan dituzte hizpide.

Esperientzia urtero errepikatzekoa da.

Tailer hauek bestalde osatzen dute biologia ikasgaian ikustekoak diren gaiak.

Azaroaren 9an, ostegunez, abiatu da "elkartasun hilabetea" gure kolegioan "Nesk'à paillettes" elkarteko kideen aurkezpen mintzaldiarekin hasiz. Lehena iragan da 12:50etatik 13:30ak arte kolegioko 6. / 5.endako eta bigarrena, 13:50etik 14:30era, 4. / 3.endako.

Minbiziaz eri direnak eta haien senideak eguneroko bizitza hobekiago bizi dezatela sortu zen elkartea 2021ean, Urruñako Joana Irastorzari esker. Bost lagunek kudeatzen dute gaur egun, Denise eta Maider bolondresak egunero aritzen direlarik.

Gutti gora behera, Frantzian, 350 000 pertsona baino gehiagok dute minbizia urtero eta geroz eta gehiago sendatzen dira. Minbizia desberdinen artean, bularrarena da ezagutuena. Tratamendu desberdinak proposatuak dira : erradioterapia, ximioterapia, ebakuntza, hormoneterapia.... Horien ondorioak dira : unadura, ahulezia, usaiazko bizia segitzeko zailtasuna...

Horregatik, elkarte horretan sensibilizazio egunak antolatzen dituzte, barne "urria arrosa" garaia, eskulan tailerrak, solastatzeko elkartze mementuak, adaptatuak diren kirol aktibitate desberdinak : xi-kong arte marzialak, arrauna, gimnaztika...., reflexologia, akupuntura, ateraldiak, jatetxe mementuak, ibilaldiak. Minbizidunen haurrei etxeko lanetan laguntzea proposatzen diete ere bai.

Elkarte honek hiru ekintza desberdinak antolatzen ditu :

- ileapaindegietan : pertsona batek ile luze mozketa baten eskaintza egin nahi badu, bederen 10 zm-ko ileak lotu behar dira bi punttetan elaztika batekin moztu aitzin ; errekuperatuak diren ile zatiekin ilordeak sortzen dituzte.

- bularreko minbiziaren ebakuntza ondoko mina arintzeko, beso azpian ezartzeko bihotz forma dituzten oihalezko kuxinak josten dituzte, bildutako oihal zati eta harizko bobinei esker. Edozoin tokian aurkitzen dira bilketa kutxak.

- edozoin proiektuak finantzatzeko, diru bilketak antoltzen dituzte salmenta desberdinak eginez (bixkotxak, matamiak..)

Azken parte batean, ikasleekin batera zer egin behar liteken osasun onean izateko zerrendatzen saiatu dira : kirola erregularki egin, elikadura ona segurtatu, ez erre, ez alkoholarik edan, bakoitzak behar lukela bere burua zaindu eta babestu. Bigarren mintzaldian, muttikoendako ez dela aski aipatzen azpimarratua izan da, barrabilen minbizia izaten ahal delarik 14-15 urtetik landa.

Bukatzeko, muntatu duten proiektu berriaren berriak eman dituzte : Konpostelako bidea hartuz 3 eguneko bi egonaldi proposatuak zaizkie minbizidunei : 2 aldiz 10 kide + laguntzaile bat + erizain bat. Baina horren finantzatzeko, dirua xerkatzen dute....

Biharramunean, azaroaren 10ean, izena eman zuten ikasleak bildu dira eta dirua biltzeko kolegioan antolatuko duten ekintza adostu : gosari salmenta goizero, bi jolas garaietan, lau astez. Bildutako dirutza Eguberrirako eskainia izango zaie. Bestalde, proposatzen dute ere bai, harizko bobinak eta oihal zatien bilketa egitea. Kutxa kolegioan da.

Milesker ainitz hurbildu diren ikasle guztiei !! Eta noski intza eta Maiderri mintzaldia euskaraz segurtatzeagatik eta Denise eta Maiderri ere bai !

Bidasoko XXIII. nazioarteko zinemaldi arkeologikoa azaroaren 13tik 18ra iraganen da Irunen, Oiasso Museoak antolaturik.

Bertan, arkeologiaren inguruko mundu guztiatik heldu diren filmak aurkeztuko dira eta barne, ARK-MO egitasmoan, eskolek aurkeztutako laburmetraiak.

Euskaraz Bizik antolaturik, kolegioko 19 hirugarreneko ikasleak bildu dira joan den ekainetik aurtengo azaroa arte, kolegioko ordutegian, bazkaltzeko pausan, astean bi aldiz. Aurten, Sokoako gotorlekua gai nagusia hartuz, 5 minutuko labur metrai bat sortu dute euskaraz, gotorlekuaren historiaren inguruan. Taldeka banaturik, batzuk gidoia landu zuten, besteek irudia eta musika, ahotsak eta muntaia.

Azaroaren 9an, kolegiotik Eneko zuzendaria eta Euskaraz bizi taldeko Larraitz eta Aaron komitatuak izan ziren Oiasso Museoan iragan zen zinemaldiaren aurkezpeneko prentsaurrekora.

Aste honetan, azaroaren 15ean, asteazkenez, goizeko 11:00tan, "Itsasoko zaindari, herriaren armarri : Sokoako gotorlekua" laburmetraia zuzenean deskubritzeko aukera izango da Irungo Amaia kultur zentroan. Urririk da.

Xehetasun gehiago : www.oiasso.com

Txalo bero bat parte hartu duten ikasle guziei eta Larraitz / Aaroni lan guziagatik !!

Azaroaren 8, 9 eta 10ean, kolegioko ikasle guziak erakusketatik pasa dira, gelaka zuten irakaslearekin. Zazpi galderei erantzuteko informazioak xerkatu dituzte eta talde handian erantzunak komentatu, eztabaidatu eta gogoetak elkar partekatu.

Arratsean bertan, arratseko 6:30tan, helduei proposatutako mintzaldian hogeita hamar pertsonek parte hartu dute. Elorri Garat pzikologoak zuen animatzen. Gaia : "Taldea, experimentazio eremua nerabezaroan : identifikatu, maitatu, gorrotatu.... Loturak eta gatazkak".

Lehen parte batean, nerabezaroan kognitiboa, soziala eta fisikoa diren garapen fase garrantzitsuenak oroitarazi ditu.

Ondotik, mintzaldia bi partetan aurkeztu du : alde batetik gaitasun psikosozialak eta gatazkak / jazarpena bestalde.

Gaitasun psikosozial arloan, adituen erranetatik abiatuz, emozioen garapena hasten da familiako lehen esperientzia sozialatatik. Ondotik, izanez eskolan, elkarte edota klub batean, taldeen harremanak garatzen dira eta talde horrek nerabearen gain ukango du efektua : konformismoa, auto identitatearen sortzea, behar batzuei erantzutea....

- Gaitasun sozialetan, gazteak ikasiko du komunikatzen, negoziatzen eta argumentatzen

- Kognitibo arloan, erabakiak hartzen, izpiritu kritikoa izaten

- Emozio mailan, ztreza kudeatzen, auto estima eta konfiantsa izaten

Taldekidetza gatazka motak horrelakoak izaten dira :

- "Nire lagun taldean" : arina baina ez errexa : haien artean mintzatuz konpontzeko gaitasuna lortzen dute

- "Talde horretan izan nahi nuke" : taldeak "eginak "direla diote, nola egin horretan sartzeko, nola egin talde aldaketa ? Erantzuna emateko burasoen postura zaila da

Jazarpena arrisku bat da... Ikerketen arabera, ikasleen %10ak jazarpen egoera bizitzen du eta %6-8ak jartzailea izan daiteke. Profesionalen arabera, jazarpenaren definizioak desberdinak badira.

- Adostua dena : errepikapena badela biktimaren ikuspundutik, indarren desoreka, botere abusua, larderiari bakarrik aurre egiteko ezintasuna

- Eztabaidan dena : taldea edo banakoaren papera, jazartzailearen perfila

Zergatik jazartua isiltzen da ? Mendekuaren beldurra, ahalgea, besteen begirada, burasoak abisatuak izanen direlakoaren beldurra, ikastetxeak erreakzio desegokia ukan dezan.

Bestalde, Cyber-jazarpena aipatua izan da. Lehen kasua hasi zen 2002an. Sareetan mugagabeko zabaltzeak ondorio latzak ukaiten ahal ditu, barne, sexting egoerak heriotz arriskua bultzatzen ahal duela.

Ondotik, helduen tokia adierazia izan da : Zauri batek ahultzen du. Antzako emozioak bizitzen dira haur edo heldua izanik. Emozio ez ateraiak mintzen du. Zer egin ? Aterabidea xerkatzen saiatzea eta haurra goxatzea.

Garai horretan, nerabeek elkarrekin bizitzen ikasten dute. Haurrak helduaren beharra du, sustengua senditu behar du, egoerari buruzko hitzak pausatzea inportantea da, emozioak partekatzea, aterbideak gogoetatzen diren bitartean.

Bukatzeko, kolegioak eskertzen ditu bai hurbildu diren burasoak baita ere Elorri Garat pzikologoa, kolegiora etortzeagatik eta bere aholku, ekarpenak eskaintzeagatik. Milesker Elorri !!

Azaroaren 9an, ostegunez, "Jazarpen eskolarrarren aurkako egun nazionala" izango baita, Omiasainduko oporrak aitzin, bi astez, eguerdiko pausan, tailer berezi bat proposatua izan zaie kolegioko ikasle bolondresei : afitxa erakusketa bat prestatzea....

Nahi zutenek izena eman dute eta haien irudimena segituz, mezuak adierazten saiatu dira, argazkiak, lemak eta marrazkiak erabiliz..... Adin guztietako hogei ikasleek parte hartu dute eta afitxak sortu dituzte azpimarratuz zer den jazarpena, hitzek eta kolpeek mintzen dutela, ez dela joko bat, zer egin biktima edota lekukoa zarelarik, nolaz legeak zigortzen duen eta beste....

Erakusketa hori kolegioko sartze nagusian ikusgai da sartze egunatik landa, aire hartzeetan eta gelaka gogoeta lan bat eramateko...

Bestalde, ikasleak bi irratiengandik elkarrizketatuak izan dira ! Milesker Urdin euskal irratietako Ibani eta Euskal Irratietako Margari ikasleengana etortzeagatik !!

Azkenik, Elorri Garat pzikologoak animatuko duen mintzaldi bat kolegioko IDZtan antolatua da azaroaren 9an, ostegunez, arratsaldeko 6:30tan. Deneri idekia da eta bat bateko itzulpena segurtatua izango da. Gaia "Taldea, experimentazioa eremua nerabezaroan : identifikatu, maitatu, gorrotatu... Loturak eta gatazkak".

Heldu den martxoan gure kolegioak Elhuyar Zientzia Azoka aterpetuko du.

Erakusketa hau prestatzeko, lau eta hirugarreneko 27 ikasle boluntario saio berezi batzuetan parte hartuko dute ikasturtean zehar.

Testuinguru honetan, Urriaren 17an « Itsasertzeko arriskuak » erakusketa bisitatzeko lehen ateraldia iragan zen. Kostaldeko eremuetan aldaketa klimatikoak eta gizakiaren aktibitateen ondorioak, baikor ala kaltegarri, ezagutzea genuen helburu. Euskal Hirigune Elkargoa, CPIE eta Piarres Larzabal Kolegioaren elkarlanari esker, taldeak bisita interesgarri eta sakon bat egin zuen.

Aipatutakoan oinarrituz gure lanketa garatzen segituko dugu ikaskide eta familiei aurkezpen eder bat erakusteko.

Aurten "Liburu ibiltaria", ekimen nazionala, Ziburuko Piarres Larzabal kolegiotik abiatu da.

Aurtengo gaia " Euskaldunak eta itsasoa" izanki.  

Lan hori seigarren guziekin eramana izan da euskara klaseetan, ideia ezberdinak ahal bezaian hurbiletik segituz. 

Proiektu trinkoa baina aberatsa izan da, bertan ipuinari hasiera eman baitugu eta lehen ilustrazioa sortu dugulako.

Txalo bero bat ikasle guziei!

Urriaren 13ean, ostiral goizez, PLK kolegioko 3. guztiek, Cantau lizeoak antolatutako "Les coulisses du bâtiment" ekimenean parte hartu dute, Larresoroko ALKI enpresaren eraikuntza berria bisitatzera joanez.

Ikasleak bi taldetan banatu dira eta talde batek eraikuntzaren bisita egiten zuen bitartean, beste taldeak eraikuntzari lotuak diren lanbide ezberdinetako tailerretan parte hartu. Hor lanbide ezberdinei buruzko informazioak eta enplegatu batzuen lekukotasunak bildu dituzte. Gainera aprendizgoa eta ikasketa profesionalaren arteko ezberdintasuna ere aztertu ahal izan dute.

France 3 Euskal Herri Pays basque katean agertu dena : 00:03:30 goiti :

Klikatu hemen