Piarres Larzabal Kolegioa

 

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Martxoaren 28an, ostegunez, kolegioko IDZ telebistako filmalekua bilakatu da !!!! Kanaldudeko teknikarien materiala instalatu da egunean zehar, kurtsoetatik landa, 40 ikasle batzuk egon dira, kamera formakuntza egiteko, soinu frogak kantariak, musikariak eta bertsolariendako eta "filage" delako froga nagusia egiteko !

Arratseko 7:00etan punttu abiatu da zuzenezko emanzkizuna ikasleen eskutik, gai nagusia : "itsasoko kutsadura" izanez ! Emankizuna ikusteko : hemen klikatu !

Joan den abenduatik proiektua abiatu da eta ikasleak noiztenka bildu dira bai erreportaiak antolatzeko, bai komitak deitzeko, komitei zuzendutako galderak prestatzeko eta nola ez.. azken hilabete honetan, Haitz, kanaldudeko arduradun nagusiarekin biltzeko !

Zinez, denen artean egindako lana eskertzekoa da !! Milesker :

- Zuzenean animatu dutenei : Leire, Mikel E, Allande L, Garikoitz

- Zuzenean filmatu dutenei : Larrun, Maddi, Maina

- Zuzenean alaitu dutenei : Haize, Itzal, Ander, Aida, June E, Amaia H bertsolariak, Lili, Ilune eta Ellande trikitilariak, Amets A, Mikel Cl, Gabi, June P, Amaiur F, June E, Aida kantariak, Elaia G, Haizea P, Adur, Maddi, Maina dantzariak

- Proiektuen arduradunei : Ibai, Iraide, Elaia G, Irati, Adur, Uxue R, Nekane, Julen A

- Azpigaiak eta galderak prestatu dituztenei : Mahalia, Lea, Nines, Gexan, Xan F, Larrun, Urko G, Allande M, Markel V, June Z, Maina, Maddi, Haizea D

- Etorri diren komitei : AZTI enpresako Izaskun Zorita, Surf Rider Fondation elkarteko Sabina Hourcade, Urtzi Zubiaurre urpekaria, Donostiako itsas museoko Irati Urcelay, MIFENeko Julien Jauregy eta CPIEko Jon Frahier

- Erreportaiendako errezibitu gaituztenei : Sylvie Perez Pierron dermatologoa, Surf Rider Fondationeko Ainez Arizmendi, Urruñako Laburrenia araztegiko langileak eta bereziki Ximun Larzabal, eta Ione ta Txomin Lopez Manterola surflariak

- Etorri den publikoari eta pantaila gibelean adi egon direnei !

- Eta noski teknika mailan aritu izan diren guziei : Iban, Haitz, Kattin, Allande, Frank, Pantxua, Txomin, Manu

Zinez proiektu interesgarria izan da ! Txalo bero bat deneri !