Inprimatu

Apirilaren 9an, urte guziz bezala, 6.eko euskara irakasleek antolatu bertso saioa iragan da gure ikastegian.

Saio berezia izaten da ikasle guziak partaide direlako eta ez bakarrik entzule : gaiak aitzinetik gelan prestatzeaz gain, nork bere aldian parte hartzen du ariketa ezberdinetan.

Hala nola :

- bertsolariek kantatua errepikatzea

- errimak proposatu edo asmatzea

- hitz sekretu edo pertsona ezagunak asmatzea

Aurten, 4 bertsolari aritu dira bakoitza gela batentzat : Amets Arzallus, Odei Barroso, Sustrai Colina eta etxean jokatzen zuen Xumai Murua.

Irabazle 6D taldea izan da eta Bertsolarien Lagunak elkarteak eskainitako afita eraman du sari bere gela apaintzeko, bertan emazte bertsolarien hitsoriaz egindako infografia agertzen dela. Elkartea bestalde saio horren babesle da, ekonomikoki laguntza ekarriz.

Eskerrak partaide guziei eta segi dezaten bi orduko saio horretan bezala egunero euskaraz eta bertsoez gozatzen !