Aurten, 4.eko ikasleekin "Nortasuna eta lurraldea" lantzea erabakia izan da gela bakoitzarekin, ekoizpen ezberdinak sortuz.
4Bko ikasleek, Mathilde euskarako irakaslearekin eta Myriam AyƧaguer soinu errealizatzailearekin, "soinu sorkuntza" bat ekoiztu dute tematika horren inguruan.
Joan den maiatzaren 14an, Myriam AyƧaguer soinu errealizatzaileak bukaerako ekoizpena ikasleei entzunarazi die eta ondotik, elkarrekin sortu sentimenduak partekatu dituzte. "Soinu sorkuntza" hori efektuz eta musikaz lagundurik aurkeztua izan zaigu.
Mementu hunkigarria, irringarria eta tarteka pertsonala !