Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Brebetaren biharramunean, PLKn egindako azterketak Donibaneko Ravel kolegioan zuzenduak izanen dira.

Zientziak euskaraz eginagatik tratamendu berezia izango dutenaren BELDURRA daukagu kolegioan PLKko irakasle eta burasook. Izan ere, 2018ko ekainean azterketak, plan estrategiko bat jarraituz konfizkatuak izan ziren. Gure azterketak zuzentzaile erdaldunek zuzendu zituzten, idatzia zena ulertu ere egin gabe ; horrek, sekulako sumina, ezinegona eta inpotentzia sentimenduak pistu zituen, gure gan. Zuzentzaileen artean ere, azterketak nola eramanak ziren ikusi zutenean, harriturik eta sumindurik geratu ziren. Azkenean gure haurrek egindako ahalegina inongo aitortzarik gabe geratu zen, gure haurrek motibaturik ikasten jarrai dezaten serioski oztopatuz.

Hori dela eta, aurten azterketen zuzenketa zaintzera deitzen ditugu jokamolde hori onartzen ez duen oro, izan irakasle, langile, buraso, ikasle, amatxi, aitatxi, anai-arreba...edo lagun !

Lehen hitzordua : uztailaren 2an asteartez, 12:45tan Zokoako Paries dendaren ondoan den itzulgunean

Bigarren hitzordua : uztailaren 3an, asteazkenez, 9:00tan Donibaneko Ravel ikastegiaren aitzinean, permanentzia deialdia : gure azterketen zuzenketa nolabait modu egoki eta justu batean gertatzen dela segurtatzeko. Modu baketsu, ez bortitz batetan eginen dugu, beti ere kontutan harturik nor dugun gure aitzinean gure eskubideak zapaltzen. Ez gaitezen tronpa, ministeritza dugu aitzinean eta ez Ravel ikastextea bera.

Aurten, brebeta euskaraz pasa duten ikasleengatik, iraganean pasa zuetenengatik eat etorkizunean pasako dutenengatik. Egoera normalizatu batetara iritsi arte.