Inprimatu

Ekainaren 21a, Patagoniatik etorri zitzaigun Rocio Basterra ezagutzeko parada izan 3.eko ikasleek IDZtan.

Euskal diasporaren gaia sakonki landu baikenuen euskarako kurtsoetan, aukera ederra izan zen gure sekuentzia borobiltzeko. 

Izan ere, Rociok aitatxi nafarra zuen baina ez zuen ezagutu. Bere amatxik, argentinarra izanik ere, kontatzen zion familiako hizkuntza ez zela espainola, baizik eta aspaldi euren hizkuntza lapurtua izan zitzaiela, euskara alegia. 

Hortik datorkio Rociori euskararekiko atxikimendua eta bere kabuz euskara ikasi ondoren, gaur egun Viedma herriko euskal etxean euskara irakaslea da eta lan handia burutzen du bere inguruan gure herria eta kultura Argentinan ezagutarazteko baina ez han bakarrik. 

Iparra- hegoa elkarteak sustatutako Kutxabira proiektuan toki garrantzitsua izan zuen eta konfinamendu garaian, euskararen inguruko ilusioz beteriko mezuak zekartzan kutxa Argentinatik ekarri zuenean berriro Euskal Herrira eta Bernat Etxepare lizeoko ikasleek omenaldi eder bat antolatuz errezibitu zuten.

Bere lekukotasuna oso aberasgarria izan da denontzat, euskarak eta euskal nortasunak munduan zehar duen indarraz jabetzeko eredu paregabea izan da.

Mila esker topaketa hau bideratu duten Bernat Etxepare lizeoko Peiori eta gure kolegioko Maritxuri.