Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Abenduaren 3an, txirrina jo bezain fite, ikasleak gelaka bildu dira lanki baten inguruan aritzeko.

Goizeko 1. orduan, seigarrenek "eman bostekoa euskarari" lemapean, haien eskua marraztu, apaindu dute euskarari buruzko mezu bat ezarriz barnean.

Bostgarrenek bertsoaren inguruan aritu dira, "bertsoa hasi, segi ta bukatu" lemapean. Talde bakoitza euskara hitzarekin hasitako bertsoa taldeka pasarazi dute. "Batetikan korroskan" doinuan, 7/6 errimakoa izan behar zela errespetatuz. Hau sorpresa hasitako bertsoa zer bilakatu den deskubritzea... Hamabost bertso osatuak izan dira.

Laugarrenek, Olentzerok idatzitako karta irakurri ondotik, taldeka ezarri dira euskararen atxikitzeko errezeta magikoa asmatzeko. Irudimenez handiko osagaiak aurkitu eta, errezeta idatzi eta marraztu dute. Hiru geletako afitxak sartzean ezarriak izan dira.

Hiru lankiak bukatu eta, kurtsoetara joan dira. Eguerdiko pausan, animazioari lotu dira ikasleak. Batzuk karaokean abestu dute giro biziki atsegin batean. Besteak kolegioko  bertso eskolako ikasleen saioa entzutera joan dira. Bi ikasle gai emaile izanez, bertso jokoak antolatu dituzte, euskara hizkuntz zaharra garrantzia zela azpimarratuz. Arratsaldeko bi lehen orduetan, kurtsoetara izan dira berriz.

Arratsaldeko azken orduan, kolegioko ikasle, irakasle eta langileak sartze nagusian elkartu dira. Bakoitzak euskarari buruzko mezu bat idatzi eta, bere baloiari lotu du ; 300 mezu baloiei lotuak izan dira... Kanpoko eremua koloreztatua izan da. Bordaleko hegazkinlaritza deitu eta, haien baimena eskuratzeko, 300 mezuak lau haizetara bidali ditugu denak batera, "euskara jalgi hadi mundura" oihukatuz eta segidan "Gora ta gora beti, bai gora Lapurdi" kantatuz, Mathilden eskusoinuaren erritmoan !

Baloi askatze erraldoi hori momentu izigarri ederra eta hunkigarria izan da.