Inprimatu

Seaskako bi eskualde ezberdinetako kolegioen arteko ezagutza egiteko, trukaketa bultzatua izan da. Hala nola Euskara - Euskal Herria - Artea oinarritzat hartuz, 3.eko ikasleek Turk'arte topaketan parte hartu dute.

Apirilaren 7an, ostegunez, Ziburuko 3.eko ikasleak goizik abiatu dira Larzabaleko MEEK ikastetxera 10ak aldean heltzeko. Bertan, harrera izan eta, ondoko lanki desberdinetan aritu izan dira : dantza garaikidea, dantza tradizionaletik garaikidera, margolaritza / grafitti, gorputza eta arkitektura, sukaldaritza kimikoa, food'art, zizelkaritza, pilotagintza eta musikagintza.

Artistek haien burua eta ikasketa zein profesional ibilaldia laburki azaldu diete ikasleei. Beren jakitate eta gaitasunak pasarazten entsaiatu dira, ikasleak aktore izanez aldi berean.

Bukaeran, sorkuntza guziak aurkeztu dituzte antolatutako erakustaldian. Eguna bukatu eta, Ziburu eta Larzabaleko ikasleek berriz otobusa hartu dute kostaldeko familien etxeetara joateko.

Biharramunean, apirilaren 8an, aro txarrarengatik, Comete sareko ibilaldia egin ordez, Ziburuko kolegioan egon dira "Amama" filma ikusten eta Mihiluze jokoan parte hartzen. Eguerditan, piknika bat haien artean partikatu ondotik, barnekaldeko ikasleek otobusa hartu dute haien kolegiora itzultzeko eta hemengo ikasleak kurtsoetara joan dira.

Duela 5 urte antolatzen dugun trukaketa horrek arrakasta handikoa du, ikasleen artean hurbiltasun bat sortzen baitu, Etxepare lizeora elkartu aitzin.