Inprimatu

Hau sorpresa ederra !

Maiatzaren 3an, asteartez, azken orduan, kolegiora iritsi dira KUKAI konpainiako dantzariak !!

Euskal ikusgarri baten inguruan, kolegioko ikasle guziak elkartzeko parada izan dute, maila guziak nahasiz, artea kolegioan sartuz. Gehienetan, ikasleek ez dute paradarik emanaldien ikustera joateko. Horretarako, guretako, arte mundua kolegioan sartzea lehentasunetan da. Gainera, Hego Lapurdiko Hiriguneari esker, goimailako talde bat etorraraztea sekulako xantza da.

Aro ederrari esker, kanpoko eremuan KUKAI dantzariek GELAJAUZIAK emanaldia eman dute. Errepertorio klasikotik abiatuz dantza modernoa eta euskaldunen nahasketa ikusteko xantza izan dute. Artisten gorputz adierazpena eta urratsen finezia harrigarriak izan dira.

Momentu zoragarri hori bukatzeko, ikasleak eta irakasle / langileak komitatuak izan dira artistekin batera, mutxiko batzuk dantzatzeko, denak elgarrekin bukatzeko gisa.