Inprimatu

Azaroaren 29an, asteart arratsaldeko azken orduan, 6. guztiak bildu dira "Action contre la faim" elkarteko kide baten inguruan, kolegioko IDZtan. Anastasie Daho, elkartearen lana aurkeztu die, euskaraz egin duten Haitiko erreportaia erakutsi eta aztertu ondoren, ikasleen galderei erantzun du.

Munduan zehar, goseteak miliar bat pertsona hunkitzen du. Elkarte honek 15 milioi pertsona lagundu du aurten. Bestalde, urtero 3 milioi haur gosez hiltzen dira (5 urte baino guttiago dutenak), erran nahi du 8 000 haur egunero.

Gosea nun agertzen da munduan ? Hego Amerikan, Afrikan, Indian, Asian...

Zer dira gosearen zergaitiak ? Herri pobreak, janariaren desorekak, kantitate eskasak, beti gauza bera jatea (Adibidez : Afrikan manioka eta Asian erriza). ondorioz, eritasunak agertzen dira.

Erreportaia hasi aitzin, Anastasiek munduko mapan Haiti nun kokatua den erakutsi die eta ze nolako hondamen naturalak jasan dituen azaldu ere bai : Mattew ekaitz zirimola eta lurrikara, maiztasun handiarekin gertatzen direnak. Ikasle batzuk azpimarratu dute handik etorritako haurrak ezagutzen dituztela familian edota haien ingurumenean. Haitiko hiri nagusian iragatiten da bizi osoa, han dena lurreratua izan da, etxerik ez zen gehiago, makur handiak izan dira, herri biziki ahula da.

Filma denboran, ikasleek ikusi dute elkarte honek zertan laguntzen duen : familiei janaria banatuz, haurrak eskolarizatuz, dirua irabaziz, osasun zentroetan arituz, ur putzuak sortuz, mantenduz eta konponduz, etxeak desinfektatuz, proiektuak finantzatzeko Tipa Tipa elkartea sortuz, gosearen aurkako lasterketa antolatuz....

Haitin euririk ez da, idortea da, beraz hasten delarik, uholdeak gertatzen dira eta dena eramana da; Kolera eritasuna agertzen da higiena arazoengatik, komunetara joateko arazoak (errekan egiten dute), ez dute aski edangarria den urarik, ur putzuetara joan behar da. Neska gehienak ez dira eskolara joaten komunen arazo horiengatik.

Bukatzeko, Anastasiek eskuaren sinboloa ohartarazi die :

1- Erhi pototxa : niniak agoan ematen duen erhia da, haurra salbatzeko erhia da

2- Erhi erakusle : uraren tenperaturaren neurtzeko, edangarria den kontrolatzeko

3- Erdiko erhia : ama, etxeko zurkaitza, familiaren zutabea da

4- Eraztun erhia : "bihotzaren lerroa", Tipa Tipa, gizabanako edota kolektibo proiektuak

5- Erhi ttipia : gu, laguntza ekartzen dugunok

Saio bukaeran, baikorrak, parte hartzaileak eta adi egon diren ikasleek Anastasie txalokatu dute.