Inprimatu

Abenduko eguzki dirdiratsu egun batez, kolegioko seigarrenak joan dira Abbadiara abenduaren 1ean, egun oso bat pasatzera !

Ateraldi hori errotazioan ziren tailerren bidez antolatua izan da.

Alde batetik, mitologiako leiendak ezagutzeko ibilaldi bat egin dute Aintzane kondulariaren laguntzarekin, Basajaunaren gaitzeko urratsak imitatuz eta bere erortzea antzeztuz.

Bigarren tailerrak salbuespenezko gune honen aberastasun naturalak deskubritzeko helburua zuen, pasionatua eta dinamikoa den Jon animatzaileari esker ; aktibitate ludiko batzuen bidez, sagar mota desberdinak, Xiberukoa bereziki, ezagutzeko aukera izan dute ikasle hasiberriek.

Azkenik, artistiko eta garaikide mugimendua den Land'Art tailerrari esker, ikesleek irudimena bultzatu dute, mineral - begetal - animalien munduaren ingurumena begiratzen ikasi dute eta horien burua kokatuz, eguneroko natura errespetatuz.

Egunean zehar, gure ikasleek biziki parte hartu dute eta asmamen handikoak izan dira. Kultur eta kartsu den ekipa horri esker, erran gabe doa experientzia hori erreberritu behar dela.