Inprimatu

Ihauterien inguruan, kolegioko bostgarrenekin proiektu bat eramana izanen da.

Ihauteriko pertsonaia, Hiruburu, oinarritzat hartuz, ikasleek idatz tailerrak burutuko dituzte. Azken hau da, Xabier Soubelet artista-tindatzaileak asmatu duen pertsonaia ; eta jadanik Donibane Ziburuko ihauterian ezagutua da. Izenak berak dioen bezala, Hiruburuk hiru buru ditu eta bakoitzak denboraren garai bat irudikatzen du. Hala nola, oraina, iragana eta geroa. Funtsean, denboraren joana sinbolizatzen duen pertsonaia xelebrea da. Justuki, euskarazko ipuina sortzeko, gai hori izanen dute oinarri ikasleek.

Hortaz, saio hauetan ikasleen sormena eta irudimena landuko dira. Tailerrak IDZtan iraganen dira ostegunero urtarrilaren 12tik otsailaren 2ra, azken ezik, asteartez eginen dena, otsailaren 7a,

Saioak euskara tenoreetan eginen dira, Ixabel Millet ipuin kondalariak gidatuko ditu, Donibaneko Liburutegiarekin partaidetzan. Hala, saioak bukatuta, Donibaneko Mediatekarekin elkarlanaren fruiti bezala, testuak hantxe bertan jarriko dira.