Inprimatu

Hego Lapurdiko hiriguneko euskara zerbitzuaren laguntzarekin, bostgarreneko ikasleek bertsolaritzaz gozatzeko parada izanen dute ikasturte honetan. Hala, "Bertsulari bat klasean" proiektua maxrtan jarri da otsailako oporretatik landa. Aimar Karrika Eta Egoitz Zelaia diren bertsolarien laguntzarekin, ikasleek hainbat eduki landuko dituzte, hala nola, bertsolaritzaren oinarrizko ezagutzak, irudimenaren lanketa, elkarrizketa lantzea, argumentuen xerkatzea etabar...

Saioak euskarako orenetan iraganen dira. Funtsean, proiektua bertsolaritzarekiko hurbiltze bat izanen da eta euskaraz nahiz euskararekin momentu goxo bat pasa daitekeela frogatzea du xede. Orotara, 6 saio eginen dira gela bakoitzeko, aldiro oren bateko interbentzioak eginez. Saioak bukatuta, ikasle guziek haien produkzioak kantatzeko parada izanen dute. ikuskizun hau maiatzaren 5an iraganen da Donibane Lohizuneko Ravel aretoan.