Piarres Larzabal Kolegioa

Seaska
Ikastolen Elkartea
Herri Urrats

Maiatzaren 19an, ostiralez, goizeko jolas garaian, 6., 5. eta 4.eko ikasleak bildu dira kolegioko kirol gelan Joneri harrera on baten egiteko.

Uztailaren 10etik 14era, Seaska eta David Zurutuzaren partaidetzarekin antolatzen duten futbol kanpusa aurkeztera etorri da.

7 - 14 urteko gazteei proposatzen zaie aste batez esperientzia aberasgarri bat euskaraz partekatzeko xedearekin fubolzale diren haur euskaldunekin.

Daviden ttikitako kluban antolatzen dute aurten, Hendaiako Eglantins taldearekin batera. Ikastaldia aste batekoa izango da David Zurutuzarekin, janaria eta opari batzuk barne, aldiz burasoekin etorri eta sartu beharko da.

Informazio gehiago : www.dzurutuza.com / 05 59 20 19 78 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Kasu ! 100 tokientzat mugatua da !!

Animatu eta Aupa Erreala !