Inprimatu

Ekainaren 15 eta 16an, kolegioko 5.eko ikasleak Nafarrora joan dira bi egunendako.

Goizeko 9tan kolegiotik abiatuz, 11ak aldean Erriberriko bisita egin dute : Santa Maria elizaren tinpanoa eta parbisaren azterketa egin dute liburuxka batean xehetasunak idatziz.Piknikaren ondotik, taldeka, Gaztelua bisitatu dute eta joko pista bat hirian : mapa bati esker, Doni Petri elizaren tinpanoraren azterketa, Dorrearen aurkikuntza, Ehundegien kalearen bisita eta Juduen kalearen bilaketa.

Arratsaldean, Artaxona hurbiletik bisitatu dute, harresiaren itzulia eginez eta dorreak kontatuz, arratsaldeko 4.30ak aldean, Errota Mendigorria akanpalekura iritsi aitzin. Han bertan, pizinan freskatzeko, errugbian, futbolean eta tenizan aritzeko parada izan dute lagunen artean.

Gau bero baten ondotik, gosaldu eta gero, Eunate bisitatu dute eta Garesera hurbildu dira erromesen oroit-harritik sarrera oinez hirian eta Gareseko bi eliza eta zubiaren aurkezpena egiteko.

Ongi bazkaldu eta, Nafarrotik Ziburura sartu dira.