Inprimatu

Urriaren 3 et 10ean, sexualitate eta bizi afektiboari buruzko prebentzio saioak antolatuak izan dira 3A eta 3B ikasleendako, talde erdika, ARSA elkartea eta Baionako Hospitaleko planingako bi profesionaleei esker.

Bi orduko saio horietan, talde ttikietan, egoera desberdinak aztertzeko aukera izan dute, hala nola :

- lehen harremanen kezkak eta arriskuak

- zer eta nolako harremanak nahi duten

Edozoin xehetasunendako hona hemen kontaktua :

Donibane Lohizungo planinga : 05 59 51 46 64

Ordutegia : 

Astelehenetan : 8.30 - 12.00

Asteazkenetan : 14.00 - 18.00

Ostiraletan : 8.00 - 11.30