Inprimatu

Urriaren 10ean, asteartez, sartzeari buruzko tailer baten kari, kolegioko 69 ikasleek Urruñan zen Robert Doisneauren "Culottes courtes et doigts plein d'encre" argazki erakusketa bisitatzeko ohorea izan dute.

Bisita denboran, galdezketa ttipi bati erantzun zuten, argazkilaria eta argazkigintzari buruzko jakitateak berriz baliatuz. Gelan ziren 30 argazkiak zehazki aztertu dituzte, nostalgia eta umorearen aztarnak kontuan hartuz.

Kanpoko bisitari batzuk ikasleen artean pasatzen saiatu dira noiztenka esku kolpe bat eskainiz. Haien artean, St Martin islan lan egiten duen irakasle bat, beretzat behartuak ziren oporrak baitziren... Goxoki eta emozioz beterik, dena suntsitu duen zikloia nola bizi izan duen esplikatu digu. Hogeitabast eskolen gain, 18 suntsituak izan dira. Bere lizeoak 1000 ikasle zituen. Omiasainduko oporretan, islara itzuliko delarik, 400 bakarrik aurkituko ditu. Beste seirehunak GUadalupera edo Frantses kontinentera joan dira haien ikasturtea segitzeko. Adi egon diren ikasleek txalokatu dute bere lekukotasun hunkigarriaren bukaeran.

Bisita ondoren, kolegioan, iaksleak jostatu dira gaur egungo joko ezena batzuk taularatzen, gure aditua den "Doisnette"i esker, klixe batzuk eskainiz.