Piarres Larzabal Kolegioa

Seaska
Ikastolen Elkartea
Herri Urrats

Azaroaren 21ean, astearteko azken orduan, hirugarreneko ikasle guztiak bildu dira IDZtan Lizeoko Orientazio arduraduna entzuteko.

Aurkezpen orokor baten ondotik, han hiru baxo prestatzen dituztela azaldu du : orokorra (L, Z eta ES), teknologikoa eta profesionala.

Baxo orokorrarentzat, kolegiotik lizeora gai nagusiekin segitzen da, kultura orokorra hobetzen da, segitzeko ikasketetan gero. Baxo teknologikoa prestatzen da ikasketak segitzeko eta ez lanean hasteko berehala, aldiz prestakuntza zehatago bat egiten da. Baxo profesionalean, lana hasteko prestakuntza egiten da komerzioa eta salmenta arloan.

Kolegioko hirugarrenekoek hautu bat egin behar dutela aurten erran die : zein baxo hauta, gustuen eta motibazioaren arabera, ahalak kondutan hartuz. Bernat Etxepare Lizeoko berezitasuna euskaraz ikasten segitzen dela da.

Baxo orokorra hautatzen bada, arlo bakoitzean zer lantzen den esplikatu die : Literaturan gehien lantzen dena hizkuntza da, idazlanetan lasai senditu behar da eta irakurketa gustukoa izan behar. Zientifikoan, matematikak, biologia eta fisika dira gehienik lantzen direnak, lan pertsonala ainitz behar da eta biziki intensiboa da. Ekonomi Sozialan, gai nagusiak ekonomia eta soziala dira, matematikak eta HG lantzen direlarik ere bai.

"Baxo onena, bakoitzari onena dagokiona da !" : motibazioa, gustua, ahalak eta proiektu personalaren arabera, lizeoa ikasleen bizi tarte bat baita.

Seaskan, orientazioa postu hori sortua izan zen bi helburuekin : informazio orokorrak emateko talde handiari eta buruz buruko saioetan laguntza pertsonala eskaintzeko.

Hizkuntza mailan, kolegioan den lehen hizkuntza berdina egoten da. Bigarren hizkuntza eusakra ezarria da, baxoarentzat aurreikusia baita. Aldiz, hirugarren hizkuntza koelgioan den bigarren hizkuntza bilkatzen da.

Bukatzeko, Bernat Etxepare Lizeoko beste berezitasunak zerrendatu ditu Jakik : hurbiltasuna, irakasle eta ikasleen arteko harremanak, ikasleen dinamika, Akademia mailan ateratzen diren emaitza biziki onak (beti lehen edo bigarren tokian) eta goimailako elebitasun maila.

Orientazio saio honek segur lagunduko duela osteguneko lizeoko bisita.

Ikasleen adimena eta atenzioa ohartaratzekoak dira.

Milesker ainitz Jaki zure azalpen guzti horientzat !!