Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Goizeko lehen kurtsoaren ondotik, urtero bezala, hirugarreneko ikasleak Baionako Bernat Etxepare lizeo berria bisitatzera joan dira, azaroaren 24an ostegunez.

Hamarrak aldera, MEEK, Xalbador eta P. Larzabal kolegioetako ikasleak polikiroldegian bildu dira bideo bat ikusteko : lekukotasun batzuen bitartez, euskararen garrantzia, zein kolegioetatik heldu diren ikasleak, barnetegia eta animazioei buruzko xehetasunak ukan dituzte. Ondotik, aurreskua, bertsoak eta "euskaraz ikasteko" lekukotasunak aurkeztuak izan zaizkie. Bukatzeko, Iban Tikoipe zuzendariak ongi etorria eman die eta antolaketa azaldu.

Alde batetik, bi multzotan banaturik, 3 kolegioetatko ikasleak nahasiak izan dira talde ttipika, lizeoa bisitatzeko terminaleko iaksle batzuei esker : jantegia, barnetegia, kirol eremuak (kiroldegia, igerilekua, eskalada pareta, dantza gela... ), biltoki nagusia, IDZ, sartze nagusia, HAN eta hezitzaileen bulegoak, estudio gela, administrazioa, irakasle gunea, orientazio bulegoa, mendi eta erreken izenak dituzten ikasgelak, 3. Pro eremua, alda gelak, kiroldegia eta bil txokoa. Ikasle horiek lizeoan duten ardura eta autonomia inportanteak zirela azpimarratu dute.

Lizeoan, talde bakoitzak du bere gela eta kurtsoen arteko txirrinaren ordez, musika bat entzuten duten bitartean, ikasleek tenorez gelara joan behar dute.

Bigarren parte batean, berriz talde ttipika baina ikastegika, ikasle ohiek diaporama bat aurkeztu diete : ordutegia, gai berriak, jantegiko antolaketa, askatasun berriak, une inportanteak, barnetegia, ikasketa motak (orokorra : Z, ES, L - tekno : MKZT Management eta kudeaketa zientzia teknologia - pro : merkataritza, soziala), animazioa talde desberdinak (kirola, irratia, antzerkia..), kanpoko aktibitateak (UNSS, Zoseikan Budo, bertso...), alde onak, ertainak eta txarrak. Bukatzeko, bigarreneko ikasleei haien galderak pausatu dituzte gure 3.ekoek.

Eguerditan, lizeoko jantegian bazkaltzeko aukera izan dute eta arratsaldeko oren batak aldea, kolegioko bidea hartu dute. Erran gabe doa, MEEK - Xalbador eta P. Larzabal kolegioetako 3.en arteko lehen harremanak egin direla !