Inprimatu

Abenduaren 5tik 7ra, kolegioko 3.ek Bilbo eta Durangora ateraldi bikaina egin dute artearen inguruan.

Astearte goizean, kolegiotik irten eta Algortaraino joan ziren, bertan arrantzale portuko arkitektura tradizionalean murgilduz. Handik, oinez, Areta eta Portugalete artean den zubi eskegian, unescoren ondare unibertsala den Bizkaiko zubia, igo ziren. Ondoren, Bizkaiko iragan industrialaren aztarnakikustearren, itsasontzi bat hartu eta Abra itsasadarratik Biborako bidea hartu zuten. Bertan, Azkuna zentroan Philippe Starck diseinatzaileak arrantolatutako gune honetan, Margaret Harrissonen lanak deskubritzeko parada ukan zuten eta metroz aterpetxera joan ziren.

Asteazken goiza kulturala izan zen Arte Ederren museoan. Arte garaikideko obrak eta artistez gain, zenbait artelan klasiko ikusteko aukera izan zuten, erraterako Arcimboldo pintore famatuaren lau margo. Ondoren, Doña Kasilda parkean piknikatu zuten eta Bilboko itsasadarraren bazterreko arkitektura aztertuz ibilaldia egin zuten alde zaharreraino. Bidean, Euskalduna Jauregia, Iberdrola dorrea, Guggenheim museoa eta beste hainbat eraikin ikusi zituzten. Bilboko zazpi kaleetara iritzirik, Euskaltzaindiaren egoitza ikusi zuten Plaza Barrian.

Ostegun goizean, Durangora abiatu ziren eta bertan azoka taldeka bisitatu zuten, argitaletxe, erakunde eta diskoetxe ezberdinen inguruko informazioa xerkatuz. Azkenik, itzuliño bat egin zuten haien gustuko liburu eta diskoak ikusiz... eta batzuk Zea Mays taldeko musikariekin selfie baten hartzeko aukera izan zuten gainera !