Piarres Larzabal Kolegioa

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Otsailaren 6an, asteartez, gure kolegioko 6.ak Baionako Bernat Etxepare kolegioko ikaskideekin batera, Real Sociedad kirol elkartea gertutik ezagutzeko aukera izan dute klubaren fundazioari esker.

Errealak Zubieta auzoan duen formazio eta trebatze zentroan eliteko kirolariak nola prestatzen diren ikusi dute eta gorputza osasuntsu mantententzeko segitu behar den elikadura mota deskubritu dute.

Futbol Ligako lehen mailan dabiltzan futbolarien entrenamendu saioan parte hartu ondoren, kirol sesio batzuetan parte hartu dute, ariketa desberdinetan eta irakasleen aurka !!

Piknikatu eta gero, Anoeta estadioa bisitatu dute, Errealaren historiaz gain, barneko zenbait txoko deskubrituz, adibidez jokalarien aldagelak.

Anoeta berriaren proiektua zuzenean ikusteko aukera izan dute, estadioaren parte handi bat lanean baita atletismo pista kendu eta ikusle kopurua handitzeko.

Argazkiak hartu eta oroigarri batzuk jaso ondoren, kolegiora itzuli dira bihotza txuri-urdinez margoturik eta ilusioz beterik !

Milesker Sylvian, Keoma eta Ane !!! Milesker ekipa guziari ! 

Bat.. Bi.... Hiru... Lau..... Bost, sei, zazpi Real !