Inprimatu

Apirilaren 5ean, ostegunarekin, Ziburuko 3.eko ikasleak Manex Erdozaintzi Etxart kolegiora joan ziren, bertan taldeka banatu eta arteari lotutako zenbait tailer egin zituzten :

- IƱaki Noblia arkitektuarekin egurrezko etxola bat eraiki

- Nahia Garat argazkilariarekin "Light Painting" izeneko teknika erabiliz esperimentatu

- Xan Alkat bertsolariarekin kantu bat sortu eta performantzia moduan aurkeztu

- Begiz Begi musika taldearekin musika tresna ezberdinak manipulatu eta abesti bat sortu

- If margolariarekin mugimendua gaitzat hartuz margolan batzuk egin

- Maiana Agorrodyrekin afitxak sortu ilustrazioko teknika konkretu batzuk erabiliz

- Bilaka kolektiboarekin koreografia bat sortu

- Maddalen Arzallusekin kopla batzuk sortu

Egunaren amaieran, sorkuntza guztiak beste ikasleen aurrean aurkeztu ziren eta barnekaldeko ikasleekin batera, kostaldeko bidea hartu zuten, bertako familien etxeetan lo egiteko.