Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Maiatzaren 4ean, Baionara joan aitzin, ohorea izan dugu gure kolegioan : 2zio taldeko Odei eta Gorka kantari "ospetsuak" komitatu ditugu kolegioko IDZtara momentu goxo baten pasatzera, bazkari denboran....

Lehen parte batean, 5. eta 4.eko 45 ikasle bildu dira eta bigarren partean, 6. eta 3.eko 51 ikasle !

Bertan, kantari bakoitzak euskararekiko duen atxikimenduaren lekukotasuna eta bizipena eman dute, ondotik aurtengo Herri Urratseko kantua aurkeztu dute, bideoklipa erakutsi eta erranahia landu, azaldu.

Harri batez bi xori ! 2zio taldearen azken KDa berriki atera baita, "ni eta zu" bideoklipa erakutsi eta esplikatu diete ikasleei.

Hitz hartzea eta galderei erantzun ondoren, bertan ziren ikasleen artean, KD berria irabazteko zozketa antolatua izan zen eta 6.eko Eztitxu Girard eta 4.eko Haize gramont-ek zuten eskuratu !

Milesker ikasle parte hartzaileei ! Milesker Odei eta Gorkari !

Hiztordua dugu denok igandean orain, Maiatzaren 13an, Herri Urratsen, Nafarroa gunean, 12:15etan haien kontzertua entzuteko eta baitezpada kantatzeko.... Erantzuna : prefosta" !