Piarres Larzabal Kolegioa

 

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Maiatzaren 15ean, astearte arratsaldez, kolegioko 4.eko ikasleak Miarritzeko Atabalera komitatuak izan dira Euskal Kultur Erakundearengandik.

Hiru taldeetan banaturik, talde ttipi batek bisitatu ditu Atabal guneko gela gehienak, beste talde ttipia ari zelarik egitarauari buruzko "quizz" galdezketa bati erantzuten. Anartean, talde handiak Willis Drummond-en musika entsaioetan parte hartu du, artistekin solas bat partekatu eta bukatzeko, argi eta soinu teknikarien lana deskubritu. Bigarren partean, taldeek tailer desberdinetatik trukatu dute.

Haien arteko bi ikasle trebatu dira musika taldearekin eszena gainean : Eneko Cia eta Oier Alberdi !!

Saio guztia euskaraz iragan da, artisten transmisio eta harreman hurbil eta atsegina azpimarratzekoak dira, zinez !

Ikasleak adi egon dira eta baikorki interesatu dira prestatu zituzten galderak pausatuz !

Milesker ainitz Franck, Brice, Willis Drummond taldea, Atabal gunea eta Euskal Kultur Erakundeari horrelako ekintza batera komitatzeagatik !

Hemen klikatu.