Piarres Larzabal Kolegioa

 

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Ekainaren 1ean, ostiralez, atera den eguzkiari esker, mus txapelketako finalak kanpoko jolas eremuan iragan dira, bestee lagunen begipean.

Urduri ziren ikasleak 8 hamarrekotan ziren bi mantxak irabazi behar zituzten txapeldunak bilakatzeko.

Alde batetik, printzipala sailkapenean, 3.eko Laia Calvo eta Itxaso Gartziak 2 - 0 irabazi dute 5.eko Maddi Fernandez eta Nekane Artolaren aurka, nesken finala aurten !

Bestalde, kontsolantean, 4.en arteko desafioan, Larrun Arantzabal eta Gaizka Arrizabalagak dute irabazi 2 - 0 Jon Elgorriaga eta Eneko Susperregyren aurka, muttikoen finala aurten !

Azkenean, txapelak neskek dute ipini !

Txalo bero bat txapelketa hontan parte hartu duten 74 jokalariei eta sustengatu dituztenei !

Heldu den urte arte ! Imido, bi gehio, bost gehio, ordo, kanta ! Bukatua da Kolegioko Mus txapelketa !