Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Kolegioko 4.eko 50 ikasle eta 5 irakasle ekainaren 4tik 8ra Segovian egon ziren.

Astelehen goizean goiz gogotsu abiatu ondoren, bazkalostean Madrileko "Reina Sofia" erakustokian Pablo Picassoren eta bere garaikideen arte lanei buruzko azalpenak eman zizkiguten, ikasleek 3.ean aztertuko duten Guernica margolanarekin bukatzeko. Bertan, ikasleek Picassoren krokisak eta margolana bera aztertzeko parada ukan zuten. Ondoren, Segoviaruntz abiatu ziren, eta bertan haien aste baterako familiek ongi-etorria eman zieten afari goxo batekin.

Astearte goizean, Ávila hiriaren harresien inguruko bisita gidatu bat egin zuten. Ondoren, La Granjako "Real Fábrica de Cristales" kristal lantegia bisitatu zuten, eta bertan bi tailerren bidez, kristalak tindatzen eta grabatzen ikasi genuen. Arratsaldean, Segoviako alde zaharra ezagutzeko, bost ikasleko taldeka pista-joko batekin amaitu zuten eguna.

Asteazkenean, egun osoa Warner Madrid jolas-parkean igaro zuten egun osoa. Denak oso pozik baina nekaturik atera ziren !

Ostegunean, goizean Segoviako zentro historikoki bisita gidatu bat egin zuten, bertako hitsoria eta arktekturari buruz asko ikasiz. Bazkaltzeko, parke eder batean jarri ziren, eta elgarrekin hizketan eta jostetan aritu ziren haien eguneko bigarren bisitaren ordua iristen zen bitartean. Ondoren, Segoviako alkazarra bisitatu zuten. Eguna bukatzeko, haiek izan ziren gidak : taldeka, astean zehar ikasitakoari esker bideo batzuk ekoiztu zituzten, gehien maitatutako monumentuei buruz azalpenak emanez.

Ostiralean, etxera bueltan abiatu ziren goizean goiz, pozik baina oso nekatuak !