Inprimatu

Azken sei urteetan egin bezala, kolegioko bostgarreneko 70 ikasle Zokoako hondartza garbitzen izan ziren ekainaren 26an. Biologian, teknologian eta fisikan landu gaien inguruan, GIP proiektu bati amaiera eder bat emaitzeko parada izan da.

Hortarako Surf Rider Fundation elkarteak antolatzen duen hondartzen garbiketa ekimenean parte hartzea erabaki zen.

Batzuek, harea bereizteko iragazkiekin ekin zioten hondartza garbitzeari, eta besteak, harroketara abiatu ziren itsasoak ekarritako soberakinak jasotzera. Harroketan itsasita zeuden gurpilak eta antzerako tramankulak askatzen ere nahiko lan izan zuten, baina botatako izerdiak merezi izan zuen, horren ostean mokadutxoa jan eta itsasoan bainatzeko aukera izan zuten.

Ikasturteko honetako azken egunari amaiera emateko uda sasoi honetako lehen zabor biltzea egin zuten beraz. Pilatutako zakar poltsak kolegiora eraman, eta han, soberakinak sailkatu eta aztertu ostean, formularioa bete zuten datuak Surf Rider Fundazioari igortzeko, hauek baitira udan zehar egiten diren antzeko ekimenetan, bildutako zaborren datuak bildu eta kudeatzeaz arduratzen direnak.

Iniziatiba ederra ! Txalo bero bat 5.ei !