Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Joan den abenduaren 6an, ostiralez, 4. eko ikasle guziak Senpereko Larreko gelan ziren, inguruko beste kolegioekin batera, Elirale konpainiak aurkeztutako ARTHA ikusgarria ikustera joanak. 

"Lurraldeak" proiektuaren baitan Frantsesa, Euskara eta Gorputz Heziketan daramaten desmartxaren bigarren urratsa zen ateraldi hau, Baionako erakustokian "Gaur" mugimendua deskubritzearen ondotik.

Elirale konpainiak Zokoa, Ziburu eta Donibane Lohitzun babesten dituen ezponda honi buruzko kontakizun dantzatuan murgildu gaitu, Paxkal Hirigoienek konposaturiko musika goxo bezain bortitzarekin lagundurik.

Bost dantzariek, bakoitzak bere koregrafia emanez, olatuen erritmoan hurbildu ala urrundu dira saio guzian, gorputzak nahasiz, ustegabeko itsasoan geratuz.

Gure lurraldearen erosotasuna utzi eta posibilitateen itsas zabalerako bidaia honek jarraipena izanen du ikasgela bakoitzarekin, proiektu zehatzak eramango baitira ondoko hiruhilekoan.