Inprimatu

Abenduaren 21ean, egun berezia zen gure kolegioan...

Goizeko kurtsoak bukatu eta, xistorrada jatea zuten ikasleek jantegian, Santo Tomas zela eta.

Eguneroko jantziak kendu eta, jantzi tradizionala ipini dute eta eguerdiko jolas garaian Olentzero itxaron, udazkeneko azken giro bero hortan jolastuz.

Txirrina jo eta, 6. eta 5.eko ikasleak elkartu dira kolegioko kirol gelan eta lehen sorpresan parte hartu : lau bertsolariak etorri zaizkie kantatzera ordu batez, Amets eta Maddalen Arzalluz, Odei Barroso eta Maindi Murua ! Txaketa horiak, maitasuna, xistor vegan, Olentzero, euskaraldia eta beste gai arrunt desberdinen artean, erantzun ezinago egokiak aurkitu dituzte hor ere bai, hau talentua ! Saioa asmakizun batzuekin bukatu da : Maindi Domingi eta Olentzeroren astoa asmatu behar zuten bitartean, Ttoniri omenalditxoa bat egin diote egindako lana eskertuz, bere erretreta ekaina hartuko baitu !

Ondotik, talde horrek lekuz aldatzen zuen bitartean, 4.eta 3.en txanda zen bertso saio hortan parte hartzeko... Anartean, 6. eta 5.ekoak IDZtan instalatu dira, ttinko ttinko, Txoborro magoak "Gezur Gehiegi" magi saioa eskaini baitie : txanpon ala euro billete desagertze et agertze.... txinatar itzalak.... magia, poesia, momentu biziki atsegin eta paregabekoak !

Ikasleak biziki adi egon dira saio guztian, eta parte hartzaile biziki baikorrak !

Magia eta bertsoaren ondotik, 5. eta 3.eko ikasleek ekarritako krakada partikatu dute denen artean, ikasle musikariak alaiturik ! Hor ere, zenbat artista ditugun kolegioan : trikitilariak, tronpeta jole, klarineta - flauta eta txistulariak, piano eta akoredoi joleak !

Zinez Eguberriko giroan sartu gara bakantzak aitzin, eta denen laguntza eta elkartasunari esker ! Ongi pausatu eta heldu den urte arte !

Mila esker Maddalen, Maindi, Odei eta Ametsi, bertsularien lagunak elkarteari eta Txoborro magoari !