Miarritzen Tamborrada ! Ikastolak kexu !!
Ekainaren 7an, ostiralez, ikastola guzietako ikasle, irakasle, langile eta burasoek zuten hitzordua Miarritzeko hondartza handian.
Danborren erritmoan, desfilea Ste Eugènie elizako plazan amaitu da.
Lehendakarien hitzak ozenki entzun eta, bertso eder bat emana izan da, denak elgarrekin azken kantua eman aitzin !
Ikastoletako egoera larria da eta Parisen entzun gaituztela espero dugu !
Azpimarratzekoa da kolegioko marea urdina bikain ongi agertu dela !
Mila esker parte hartu duten guztiei !
"Plazara.... euskara.... jalgi plazara, jalgi mundura ! Euskara !"
Soinu proiektua amaitu da !
Aurten, 4.eko ikasleekin "Nortasuna eta lurraldea" lantzea erabakia izan da gela bakoitzarekin, ekoizpen ezberdinak sortuz.
4Bko ikasleek, Mathilde euskarako irakaslearekin eta Myriam Ayçaguer soinu errealizatzailearekin, "soinu sorkuntza" bat ekoiztu dute tematika horren inguruan.
Joan den maiatzaren 14an, Myriam Ayçaguer soinu errealizatzaileak bukaerako ekoizpena ikasleei entzunarazi die eta ondotik, elkarrekin sortu sentimenduak partekatu dituzte. "Soinu sorkuntza" hori efektuz eta musikaz lagundurik aurkeztua izan zaigu.
Mementu hunkigarria, irringarria eta tarteka pertsonala !
Bio ateraldia 6.endako...
Ekainaren 3 eta 4ean, 6.eko ikasleak Ziburuko inguruak aztertzeko, lehenik Ziburuko oihantxora igo dira eta bertan, landare bilduma bat eraikitzeko 12 hosto bildu dituzte bakoitzak.
Geroxeago, kostaldera abiatu dira, han marea behera baliatuz, arroketan bizi diren animalia ezberdinak bildu dituzte hala nola itsas triku, anemona, itsas luzoker.....
Ikasleak ohartu dira bizidunak inguruko ezaugarri fisikoei lotutako bizi baldintzak zituztela.
Goiza bukatzeko, denak elkarrekin hondartzan jan dute eta elkarrekin jostatzen.
Huesca bidaia 4.endako...
Maiatzaren 20etik 24era, kolegioko 4.eko ikasle guztiak "Aragon abentura" bidaia egin dute.
Astelehenean, Jaca eta Huesca herriak ezagutu dituzte pista joko baten bidez. Gauean, familietara iritsi dira eta harrera ona ukan dute.
Asteartean, ostegunean eta ostiral goizean, inguruko mendietan ibilaldiak eta arrapela partikatzeko aukera ukan dute, Mallos de Agüero, Sierra de Guaran.... Ostegunean, bertan egindako pista jokoari esker, Alquezar erdi aroko herria deskubritu dute.
Asteazkenez, Zaragoza hirian pasa dute eguna Aljafería eta bertako Pilarica katedrala bisitatuz. Erran gabe doa, ikasleek oroitzapen ttipiak erosteko parada izan dutela bertako karriketatik ibiliz.
Aste zoragarria pasa dute eguraldi bikainarekin, ikasleak eta irakasleak biziki pozik sartu dira !
Bigarren brebeta xuria 3.endako...
Maiatzaren 23 eta 24an, 3.eko ikasleek bigarren brebeta xuria pasa dute, 4.eko lagunak Huescan zirelarik.
Ostegunez, zientziak zituztelarik, biharramunean, frantsesa eta HG frogak pasa dituzte.
Azken txanpa egiazko azterketa aitzin !!!!
Ale, kuraia on azken berrikuspenendako !
"Seaskak 50 urte eta PLK 20 " mintzaldia kolegioan
Seaskaren 50. eta kolegioko 20. urtebetetze kari, kolegioko Euskaraz Bizi taldeak memorio gaualdi berezi bat atnolatu du maiatzaren 23an, ostegunez, arratseko 7:00tan.
Hiru pertsona komit ziren : Xan Coscarat (Seaska), Pantxika Duperou eta Maia Paterne (kolegioko lehen zuzendaria eta lehendakaria).
Gaualdia, artxibetako irudi eta lekukotasun desberdinekin abiatu da (Argitxu Noblia, Libe Goñi, Jean-Louis Maitia.....).
Ondotik, komita bakoitzak Seaska eta gure kolegioko hastapenak oroitarazi eta kondatu ditu, umore eta anekdota zonbatzuekin.
Inguruan jarririk ziren burasoek galdera ainitz pausatzeko parada ukan dute ere bai.
Kolegioko IDZtan instalatutako erakusketa preziatua izan da denengandik.
Seaskako buraso ohien borrokari esker hor gaudela argi da, eskertzekoa da, baina ez dela bukatua eta borrokatzen segitu behar dela ere bai !
Milesker ainitz zuei Xan, Pantxika, Maia eta Euskaraz Bizi taldeari horrelako momentu aberats eta atsegina partikatzeagatik.
"Mikel Laboa gogoan" 5.enendako...
Maiatzaren 22an, Maialen Alfaro eta Philippe Albor, tailer batzuen eta ikusgarri baten eskaintzea 5.eko ikasleei Piarres Larzabal kolegiora etorri dira.
Lehenago, euskarako Sabiana eta musikako Aaron irakasleekin, Mikel Laboaren bizia edota kantu hautatu batzuen lantzeko parada ukan dute, hala nola "haika mutil", "martxa baten lehen notak", "txoria txori"....
Goizean goiz, ikastetxea esnatzen ari zenean bi artistak lekuak girotzea etorri dira. Tailerrak ikastetxeko kirol gelan iragan dira, aldiz emanaldia IDZtan. Hurbileko harreman baita giro goxo batean iragan dira tailerrak. Bertan, ikasleek kantatzeko, Mikelen bizitzako atal ezberdin batzuk ezagutzeko, gorputzarekin jolasteko aukera ukan dute. Hots, ikusgarriaz hurbiltzeko gakoak bi artistek ikasleei eskaini nahi izan dizkiete.
Ikasleen arabera, ikusgarria izan da momenturik hoberena lagunekin partekatu dutena.
Gezurretan aritzeko garaia.... Mus !
Apirilaren 30etik maiatzaren 24a arte, kolegioko mus txapelketako multzoen partidak iragan dira gure kolegioan..... eta nola !!
Aurten bi lehiaketak antolatuak dira : 6./5.ekoa eta 4./3.ekoa. 43 ekipek izena eman dute eta txalokatzen ditugu !!
Astearte eta ostiraletan, bazkaltzeko orduan, ekipak ari dira, gezur zonbaitzuk botatuz, multzoetako partida guziak segurtatzeko.
Horren ondotik, ikasleak kalifikatuko dira printzipala ala kontsolantearendako.....
Laster berriak.... Imido, bi gehio, bost.... ordo... kanta !
Mobilizazioekin segituz.....
Maiatzaren 12an, Herri Urrats kari, Seaskako kolegio eta lizeoko ikasleen mobilizazioak ikusi eta entzun ziren Nafarroa gunean zehazki goiz eta arratsaldez...
Atzo, maiatzaren 16an, kontratupeko eskola pribatuen greba eguna kari, inguruetako irakasle, langile eta ikasle batzuk bildu dira Donibane Lohizuneko zubiaren gainean lanpostuen eta azterketen egoera salatzeko.
Gaur berriz mobilizazio hitzordu bat finkatua da Donibane Lohizunen arratsaldeko 18:00tan, "EUSKARAZ IKASI NAHI DUGU ! MURGILTZE EREDUA EZ HUNKI !" lemapean.
Brebetako ahozko ofiziala eta B2 euskara azterketa 3.endako...
Maiatzaren 15ean, asteazkenean, 6., 5. eta 4.eko ikasleak etxean zirelarik, gure kolegioko 3.eko ikasleek azterketa goiza zuten...
Alde batetik, brebetarako ahozko ofiziala pasa dute banan banan, epaimahai baten aitzinean, GIP (Gernika, "l'affiche rouge" lana ala hizkuntz minorizatuak) edo ikastaldiaren ahozkoa aurkezten hautatu zutelarik. Bost minutu prestakuntza ukan eta, 5 minutu zuten haien lana presentatzeko eta beste minuta batzuk epaimahainatik egindako galderei erantzuteko.
Bestalde, B2 mailaren azterketako idatzizkoa eta ahozkoa pasatu dute. Hirugarren urtea da kolegioak antolatzen duela, baita ere elebidunetako 3.etan Akademaiako Ikuskaritza eta Euskararen erakunde Publikoaren bitartez. EGA mailaren azpiko maila da B2 euskara maila. Azterketa honen bidez, euskararen gaitasuna nerutzen da : ulemrnea irakurriz eta entzunez, adierazpena idatziz eta mintzatuz. B2 mila lortuko dutenek EEPtik agiri bat eskuratuko dute.
Goiz osoa ongi iragan da, orain bigarren brebeta xuria prestatzen segituko dute 3.eko ikasleek....