Piarres Larzabal Kolegioa

 

Nautika Eguna

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Elkarteko organo erabakitzailea da.

Elkartearen funtzionamendu egokirako behar diren bideak erabili ditzake, eta Biltzar Nagusiak onartutako norabideen aplikazioa lortuko dituztenak baita ere.

Osaketa : 

- Lehendakaria edo lehendakaritza taldea : lehendakaria eta lehendakri orde bat edo bi.

- Idazkaria

- Diruzaina

- Batzordetako ordezkariak : Hezkuntza eta festak

- Erakasleriaren ordezkaria

- Langileen ordezkaria

- Seaskaren Ikastolen Kontseiluko ordezkaria

- Zuzendaria

- Garapenaren ordezkaria

- Egoitzaren ordezkaria

Lehendakaria edo lehendakaritza taldea (lehendakaria gehi lehendakari ordeak), Idazkaria eta Diruzaina Elkartearen Bulegoa osatzen dute. Bulego honek Elkartearen eguneroko kudeaketa aurrera ematen du. Administrazio Kontseiluko partaidetasuna bi kasutan gal daiteke : Biltzar Nagusiak ordezkaritza kentzen dionean edo dimititzen duenean. Dimitu duenak edota ordezkaritza galdu duten horiek bertan geratu behar dute, ordezkoa etortzen ez den bitartean.

Administrazio Kontseiluak urte batez betetzen du bere funtzioa eta urtero heren bat berritzen da.

Administrazio Kontseiluaren erabakiak, bileran dauden partaideen gehiengo soilak (1) bozkatu behar ditu, Administrazio Kontseiluaren kideen erdia gehi bateko quoruma izatearen baldintza bete ezkero.

Gehiengo absolutua (2) beharko da, onodrengo kasu hauetan :

- Biltza nagusi baten deialdia egiteko

- Biltzar Nagusiko gai-zerrendak finkatzeko

- Lanpostu bat sortzea proposatzeko

- Aurrekontua proposatzeko

Edozoin elkarkide aktiboa etor daiteke Administrazio Kontseiluko bileretara berak proposatuko gaia aurkezteko baina ezin izango du erabakietan parte hartu. Hau horrela izan dadin, elkarkideak lehendakariari jorratu nahi den puntua idatziz eskatuko dio gutxienez hiru (3) egun aurretik. Eskatutako gaiari lehentasuna emango zaio gai-zerrendan, horrela, behin gaia tratatuta, Administrazio Kontseiluko kideak bakarrik geratuko dira, gainerako gai-zerrendarekin jarraitzeko.

Langile, erakasle edo familia bati dagozkion elkartearen erabakietan Administrazio Kontseiluak ez du erabakirik hartuo interesatuko pertsona hauekin hitz egin gabe eta hauei Administrazio Kontseiluko bilkuran parte hartzeko aukera dutela informatu gabe.

Administrazio Kontseiluak, beharrezkoa ikusten duen kasuetan, egokiak ikusten diren pertsona ezberdinen aholkua edo iritzia eskatzeko (zuzendari, Seaskako ordezkari ezberdinak, I.K. kideak ...) aukera duka.

Hala ere, langileen ordezkaria eta zuzendaria elkarteko langileak direnez ezin lukete langile kontratatzeko eta kaleratzeko bozketan parte hartu. Administrazio Kontseiluak eskolako barne araudien aldaketak bozkatzen ditu.

Ahalmen urriko haurren integrazioa Administrazio Konsteiluaren ardura da ere bai.

 

Xehetasunak :

(1) : Gehiengo soil edo erlatiboa : bozketan, boto gehien jasotzen denean lortutakoa

(2) : Gehiengo osoa edo absolutoa : bozketan, emandako boto guztien erdia baino gehiago jasotzen denean lortutakoa