Piarres Larzabal Kolegioa

 

Nautika Eguna

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

PIARRES LARZABAL KOLEGIOKO LEGEDIA 

Piarres Larzabal kolegioa, 1998ko irailean ideki da. Seaska, ikastolen federakuntzaren partaide da. Seaskako proiektu hezitzaile eta linguistikoak obratzen ditu. Kolegio honetan, eskola eta pertsonen arteko harremanak euskaraz egiten dira.

Piarres Larzabal, idazle euskalduna zen. Obra anitz idatzi ditu eta bereziki antzezlanak.

 

Piarres Larzabal kolegioko ikasle naiz ....

- Jakitateak nereganatzeko, nire geroa eraikitzeko

- Besteekin bizitzen ikasteko, heldu arduradun bilaka nadin

- Eskola egunean zehar, euskaraz bizitzeko

- Giza baloreak deskubritzeko eta bizitzeko

  

Jakitateak nereganatzeko, aktiboa izan behar naiz :

- Arretaduna naiz klasean, kolegioan eta etxean erregularki eta serioski aritzen naiz lanean

- Irakasleen aholkuak segitzen ditut eta ematen dizkidaten metodoak segitzen ditut

 

Elkarrekin bizitzeko,

Nire burua errespetatzen dut : Nire gorputzaz arduratzen naiz, nire higieneari kasu egiten diot, manera egokiz janzten naiz, ongi hitz egiten dut.

Besteak errespetatzen ditutNire laguntza ahal bezain bat ematen dut, elkartasuna erakusten dut.

Tokiak errespetatzen ditut :

Egoitza eta lan egiteko dudan materiala, zaintzen dut :

- nire ondarrak zikin untzietan botatzen ditut

- komuneko papera xuhurki erabiltzen dut

- komunetatik ateratzean, argiak itzaltzen ditut

- mahainak, kaderak, paretak ... garbiak atxikitzen ditut

- behar dutan janaria eta ura, soilik erabiltzen dut

- eta abar...

Legedi honi lotua den eguneroko araua zehazki irakurtzen dut (ikus ondoko orria)

 

Euskaraz bizi :

- Seaskaren hautua, niretako zertarako egin duten,nire gurasoei esplika diezadaten galdetzen diet

- Ikastolen historia eta sorkuntza ezagutzen dut

- Euskaraz mintzatzen naiz, hizkuntza bat erabiliz aberasten eta menperatzen dela ulertzen baitut

- Euskaraz mintzatzen naiz nere kolegioko hizkuntza delako

- Nire lagunekin euskaraz eginez, hizkuntza horretan ari daitezen bultzatzen ditut.

 

Giza baloreak eta harremanak ulertzeko :

- Konzertazioetan parte hartzen dut

- Nire ikasle arazoak esplikatzen ditut

- Nire ikasle bizia hobetzeko, nire proiektuak aurkezten ditut

- Beste ikasleak entzuten ditut

- Nire ideiak beste ikasleekin parekatzen ditut lasaiki

 

Horrek, giza baloreak aurkitzen eta bizitzen laguntzen nau

Bizi lege horrek errespetatzea engaiatzen naiz 

 

Bizi eskolarraren legedia eta barne araudiaren deklinabidea, ikaslearen bizian

 

Kolegioko kideen talde bizi errespetagarri batendako, lan baldintza probetxagarriak segurtatzeko, bakoitzaren segurtasuna bermatzeko, komunitateko bizi legeak onestea eta errespetatzea inposatzen da.

 

Kolegioko sartze eta ateratzeak :

- Kolegiora ailegatu orduko, ikasleak jostalekuan egon behar dira.

- Baimenik gabe aterako diren ikasleak zigortuak izanen dira

- Kanpoko eremuaren zainketa 16.45etan bukatzen baita, tenore horretan joanak izanen ez diren ikasleak, ikastegitik atera behar dira.

 

Klasetan sartu, klasetik atera

- Lekutze guziak lasaitasunean eginen dira

- Aire hartze denboretan, ikasleak ez dira pasabide, estaietako komun, ikasgela edo estudio geletan egon behar, salbu azken hauetan irakasle batek zainketa egiten badu.

 

Jolastokian :

- Joko bortitz eta basakeriak debekatuak dira. Pilota partidetan, istripurik gerta ez dadin, ikasleak ez dira pareten aitzinean eman behar

- Denbora txarra delarik, joko higikorrak (elkar harrapaka, pilota, ...) debekatuak dira

- Telefonatzeko, ikasleak hezitzaileengana joan behar dira.

 

Debekatua da :

- Pareten kontra, pilotan eta baloinean jostatzea, futbolean eta errugbian aritzea jolasgaraian

- Komunetan jolastea

- Egoitzaren sartzean egotea denbora ederra delarik

- Hitzez edota fisikoki bortitza izatea 

 

Jantokia :

- Ikasleek, kantinako langileak, heien kideak eta janaria errespetatzen dituzte

- Bazkaria ongi iragaiteko, ikasle bakoitzak bere tenorean etorri behar du, bere kartarekin

- Kartarik ez duen ikasleak azkenik jaten du

- Ikasleak karta galtzen edo hondatzen badu, beste bat erostea, beregan izanen da.

 

IDZ :

- IDZ gelara sartu orduko, ixiltasuna errespetatzen da

- Klase edo estudio denboretan IDZra joateko, heldu baten (irakasle edo hezitzaile) idatzizko baimena beharko da

- Dokumentalista irakaslea da eta dokumentazio zentroa ikasgelaren parekoa, beraz gainetarako punduetan (ikasleen eskubideak eta betebeharrak, zigorrak...) ikastegiko barne araudia aplikatzen da osoki.

 

Estudioak :

- Estudioa zaintzen duen hezitzailearen misioa, ikasleek lan baldintza onak segurtatzea da.

- Burulagunak ere kontrolatzen ditu

 

Estudio gelako araudia :

Estudio gela, lan toki bat izanki, araudi batzuk errespetatu behar dira :

- estudio gelara sartu orduko, ixilik egoten da

- Hezitzaileak hautatutako lekuan jartzen da

- Leku hortan eman orduko, ikasleak berehala lanean hasiko da

- ikasleak bere materiala guzia ukan beharko du

- eskolako liburuak bakarrik onartuak dira estudio gelan

- lan eskasa lotura liburuxkan seinalatua izanen da

- ateratzeko seinalea entzutean, ikasle bakoitzak bere puskak isiltasunean biltzen ditu, bere mahain inguruko paperak biltzen ditu eta kontsignak goaitatzen ditu

 

Lege hauen errespetuak, denen ONERAKO lan giroa ekarriko du

 

Gorputz heziketa : Beharrezkoa dena :

- kiroleko zapatak, kirola egitean bakarrik erabiltzen direnak

- galtza motz edo txandal sinple bat

- Kiroleko jantziak maiz ahanzten badira, zigortua izanen da.

- Irakaslerik gabe ezin da inora joan

- Ikasleek kirol antolamenduak, aldagelak, komunak, dutxak eta ibilmolderako materiala errespetatu behar dute

- Jantzi aldaketa eta dutxatzeak laster eta lasaitasunean egin behar dira

Bakan eta puntualki, osasun arazo bat badelarik, kirola ez egiteko, gurasoen hitza edo medikuaren agiria beharrezkoa da. Kurtso hastapenean kiroleko irakasleari hitza erakusten zaio. Salbuespena luzea bada, medikuaren agiria beharrezkoa da. Kirola ez egiteak ez du saioan ez izaitea ekartzen.

 

Huts egite eta berantak :

Kurtsoa hasi ondoren kolegiora iristen den ikaslea, berandu heldu dela kontsideratzen da. Kasu horretan, ikasleak bere lotura liburuxka bulegoan izenpearaziko du eta Hezkuntz Aholkulari Nagusiari gurasoek izenpetu papertxoa emanen du.

Kurtsora sartzeko, ikasleak lotura liburuxka edo hezitzaileen hitza erakutsiko dio irakasleari. Huts egite baten ondoren, lotura liburuxkako kupoia betea izan beharko da, gurasoek izenpetua.

 

Soineko jantziak :

Egokiak eta diskretoak izan behar dute. Kolegioa bizi sozial toki bat izanki eta ez toki pribatu bat, klasera etortzeko jantziak egokiak izan behar dute.

Bularra, sabela, bizkar behera edo izter gainak erakusten dituzten jantziak debekatuak dira.

 

Beste puntuak :

- Grafiti eta pintadak andeaketak bezala kontsideratuak dira eta materiala edo egoitza ondaketa bezala, zigortuak izanen dira. Konponketak gurasoengan izanen dira.

- Kuter eta margo ezabaezinak debekatuak dira.

- Bitxiak eta balorezko objetuak ekartzea debekatua da eta orokorki erakargarriak diren material elektroniko ttiki guziak. Hauen ebasketa edo andeatzeak ez dira kolegioaren gain.

- Higiene arrazoiengatik, tu egitea debekatua da.

- Kurtso eta estudio garaietan txingomak debekatuak dira. Ez dira lurrera botatzen kanpoko eremuko zikin ontzietan baizik.

- Argazki eta irudi hartzeak debekatuak dira ikastegi barnean zuzendariaren adostasunik gabe.

- Goizero mugikorrak, Hi-Pod-ak, MP3-ak, Hi-Phone-ak, argazki tresnak..... Hezkuntz Aholkulari Nagusiaren bulegoan uzten dira (sekulan ikasle bat harrapatua baldin bada holako tresna batekin, eskola denboran, zigortua izanen da : telefonoa atxikia izanen zaio).

 

Zigor eta kontseiluak : Zigor eta kontseiluak barne araudian agertzen dira. Hau kolegio hastapenean banatua da eta arretaz irakurtzekoa da.

 

 Araudi hau onartzen dut eta errespetatzera engaiatzen naiz.