Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

 

Norberaren lanaren lankia :

Seigarren eta bostgarreneko ikasleek bi ordu dituzte ordutegian etxeko lanak aitzinatzeko, irakasle edo hezitzaile batek lagundurik. Gehienik 12 haurrez osatutako taldeak dira. Antolaketa honek laguntza berezi baten aukera eskaintzen du. Ordu horiek gehienetan goizeko edo eguneko azken orduan aurkitzen dira.

 

Banakako segipena :

Hiru astero, astearteko azken orenean, ikasleak eta zukaitza elkartzen dira (11 - 12 ikasle). Une honetan, banakako segipena egiten da (lan metodoak, antolaketa, eskolatze zailtasunak, harremanak...).

 

Inklusioa : 

haur batzuei, zailtasun edo elbarritasunaren arabera, moldaketa bereziak egiten zaizkie Seaskako Aholkulariaren laguntzarekin : gai orokorren indartzea, oinarrizko jakitateak lor ditzaten, lan metodo azkartzea, gai batzuen arintzea...

 

Jarraipen hezitzailea : 

Dispositibo horren helburua, eskola bere ingurumenari idekitzea eta kanpoko partaide sozial / kultural / ekonomiko eta kirolekikoekin harremanak sortzea da. Gaur egun, bi elkarteekin lanean ari gara : Urruña eta Ziburuko gazte guneekin. Garaipen hori 3 arlotan hedatzen da :

- lan pertsonalak egiten lagundu

- kirol ezberdinak deskubritu eta praktikatu

- artistikoak eta kulturalak diren praktika batzuk deskubritu

Nahi duen ikasleak parte har dezake ekintza horietan, laguntza berezia nahi dutenek (etxeko lanetan), zailtasunetan diren ikasleek, irakasle eta hezitzaileen aholkuaren arabera, burasoen adostasunarekin. Ekintza horiek, kurtsoetatik landa dira, asteazkenetan ere izaiten ahal dira.