Inprimatu

Abenduaren 2an, astelehenez, beti elkartasun proiektua kari, Emanik elkartearen bi kide komitatu ditugu kolegiora : Nikolas Regerat suhiltzailea eta erretretaduna den Michel Sarratia jaunak. Elkarte hori berria da, nazioarteko erakunde humanitarioa da.

Joan den astean aipatzen bagenuen etorkinek ihes egiten dutela haien herriatik baldintza txarretan baitira... 30 kidez osatutako elkarte hori entsaiatzen da bertan dituzten beharrei erantzutea, nahiz eta beste urteetan gehiago naturalezko kastastrofeen ondorioei entsaiatzen ziren laguntza ematen (tzunamia, tifoia, lurrikara...) bai Indonesian, Nepalen edo Haitin. 2003tik landa, duela 16 urte beraz, Perura joaten dira laguntza ematera. Hiru erakundeen artean ari dira : Estatuak (irakasleendako), Comedor popular deitutako gunea eta Emanik elkartea.

Liman aritzen dira ; Amazonia eta mendietan jende arras gutti dabil, jendea kostaldean kokatua da eta erdia baino gehiago pobrea da. Herriaren beharren arabera populazioa laguntzeko elkartea deitua da ; aldi honetan gazte elbarrituak eta haien ama laguntzeko, gehienetan aitak ihes egin baitu eta elbarritasunarengatik ez baitira etxetik ateratzen.

Elkartearen helburu nagusia da : elbarritua pertsona arrunta bezala konsideratua izatea eta formatzea egun batez okina, ile apaintzailea edo azazkal apaintzailea bilakatzeko. Elbarritasun mota ezberdinekin lan egiten dute : trisomikoak, autistak eta beste.

Irudien bitartez, nolako tailerrak bultzatzen dituzten ikus dute ikasleek : eskuak garbitzen ikasten dute, sukaldatzeko txanoa edo jantzi berezia ezartzen, osagaien zerrenda osatzeko dendara joan eta erosi, ongi ahozkatuz eta eskatuz, marraztea ikasten dute ere.... emeki dena hastapenetik ikasi behar dute !

"Comedor popular" deitutako gunean dituzte horrelako programak bultzatzen ; bertan janaria 2000 pertsonentzat egiten da haien etxeetara eramateko.... Biltzen den diruarekin, labeak eta tresna bereziak erosten dituzte bertan formakuntza bultzatzeko adibidez. Gunean 5 profesionalak ari dira ere bai : pzikologa, medikua, kinesiterapeuta, irakasle aditua eta koordinatzaile bat.

Ikasleak interesatu dira biziki eta baikorki parte hartu dute. Orain, elkartea laguntzeko diru bilketa bat egingo dute, abenduaren 9tik 13ra kudeatuko duten gosari salmenta baten bitartez.

Milesker ainitz Nikolas eta Michel zuen azalpen zehatz guzti horiendako eta segi elkartasunez !