Inprimatu

Apirilaren 1a, ostegunez, izugarrizko pilota desafioa iragan da gure kolegioan, bazkaltzeko pausan : Hirugarreneko Manex Etcheverry Pacheco eta Iban Larzabal gure kondularia den Gregori Agirreren aurka aritu baitira !

Manex eta Ibanen hitzetan horra zergatik desafio hori egina izan den....

"Joan den urtean, kolegioko esku huska txapelketa irabazi genuen eta saritzat ukan genuen heldu baten aurkako desafioa egitea. Gregoriren aurka jokatu beharko genuela, bi baten kontra, jakin genuen. Baina ondotik konfinamenduarengatik partida hori ez zen sekulan egiten ahal izana. Ondorioz, aurten egitea, proposatua izan zaigu, apirilaren 1ean, eta ez zen arrain bat ! Partida aski ongi iragan da, hasieran aitzinamendua hartu dugu, Gregorik du segida gainditu eta bukaeran irabazi dugu 22 - 9 ! Publikoaren sustenguarekin motibazioa senditu dugu, bikaina zen ! Eñaut, lehiaketa epaile nagusia den kirol irakasleak aholkuak eman dizkigu partida denboran gainera ! Gregori senditu dugu pixka bat enerbatua partidaren erditik landa... Biziki pozik gara sari horren ukaitea, desafioa gainditu dugu eta elkar ongi komunikatu eta jokatu dugu gainera ! Esperimentu ona izan da, Gregori eskertzen dugu ! Pilotan aritzea da gure pasioa ! Pasiorik gabe ere, espero dugu beste ikasleak gozatuko direla kolegioan antolatzen diren pilota txapelketetan parte hartzen segituz !"

Gregorik bere aldetik ere komentatu digu desafio hori nola iragan den...

"Partida biziki gogorra izan da fisikoki, baina plazerra hartu dut desafio horretan. Hastapenetik, aitzinamendua hartu dute eta gero zaila izan zait errekuperatzea. Manex eta Ibanek maila biziki ona dute eta gaitasunak pilotan segitzeko ! Milesker biei eta publikoari haien sustenguarendako ! Gora gazteak eta gora pilota !"

Biharramunean, apirilaren 2an, ostiralez, Eñaut Etxeberria, gure gorputz heziketako irakaslearen aurka ere aritu dira. Partida ederra aurkeztua izan da, eta hor ere irabazi dute gure kolegioko bi gazteek 22 - 20 !!! Txalo !!!!

Txalo bero bat Manex eta Ibani, Gregori eta Eñauti eta gure publikoa bero beroari desafio horietan parte hartzeagatik !