Inprimatu

Azaroaren 10ean, ostegunez, kolegioko ekipak lehenen pedagogia eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorrospenetako formakuntza eskainia izan zaio hirugarreneko ikasleen lehen taldeari (3A + 3B erdia). 

Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttipitan banaturik, pratika ariketak landu dituzte.

Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie : biktimaren babesa, urjentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio guztiak, itotzearen egoera, hemorragiarena, PLS postura, bihotz masajea, defebrilatorearen tresnaren erabilpena eta beste !

Ikasleak adi egon dira, biziki informazio hartzaile, biziki baikor eta parte hartzaile ! Txalo !

Milesker UDPS64 elkarteko kideei formakuntza horren emateagatik.