Inprimatu

Azaroaren 15ean, asteartez, elkartasunaren hilabetea abian ezarri dugu mintzaldi batekin : Baionako Hospitaleko pediatria zerbitzuan kokatua den "Haur eri" elkarteko bi kide komitatuz, Goizane Hirigoyen (ikasle ohia) eta Anne Zugarramurdi.

Bazkaltzeko pausa denboran, 6./ 5.eko 76 ikasleek lehen txandan eta 4. / 3.eko 30 ikasleek parte hartu dute IDZtan antolatua izan den konferentzia hortan.

Lehenik, Goizane erizain-laguntzailea eta Anne erizainak elkartearen aurkezpena eskaini digute : "Haur eri", 1901 legezko elkarte bat da, 2011an sortua. Elkartearen helburua irriño, gozotasun, plazerra ekartzea da Baionako ospitalean eri diren haurrendako. Baionako Hospitaleko pediatria arloan hospitalizatuak diren haurren bizia alaitu nahi dute, baita ere haien anai arrebak eta familiak laguntzen dituzte, plazerra eta ametsak partekatuz. 

Sortzetik 15 urte arte eritasun kronikoak dituzten haurrak laguntzen dituzte : minbizia, diabeta, mokubisidosa dutenek adibidez (3 hilabete baino gehiagoz hospitalizatuak direnak).

Elkarteak dohainei esker funkzionatzen du. Lortzen duten dirutzarekin, eri diren haurren telebista ordaintzen dute, burasoendako harrera xokoak antolatzen, tabletak erosten, robota bat erabilarazten, materiala pedagogikoa eta ludikoa erosten, eta hainbat ekintza antolatzen haurren ametsen arabera : ametsetako auto batean itzuli bat egitea, kontzertuetan parte hartzea, ametsetako asteburu bat hospitaletik kanpo bizitzea familiarekin batera, eguberri garaian laminak etxeetara bidaltzea....adibidez...

Azkenik, mintzaldi honen bukaeran, ikasleek galderak pausatu dituzte eta gosari salmenta bat antolatzea azaroaren 21etik landa, goizero, hiru astez, elkarte honen alde, erabaki dute.

Txalo bero bat parte hartzaile guzti horiei !!