Inprimatu

Heldu den ekainaren 5an, Errobi rock talde mitikoko bi kantariak – Anje Duhalde eta Mixel Ducau – kolegiora etorriko dira, 3.eko ikasleei beren historia eta euskal rockaren hastapenak kontatzera.
Proiektu pedagogiko hori hainbat irakasgairen artean landuko da. Musikan, azterketa musikologiko pixkat egiteaz gain, sorkuntza bat lan berezi bat obratuko da, Aaronekin. Euskaran, Mathilde eta Ikerrekin, Errobiren kantu batzuk landuko dira, bereziki Daniel Landartek idatzi testuen deskubritzeko.
Eta joan den apirilaren 15ean, asteartez, prozesu guzti hori bidean emateko Errobi euskal musika garaikidearen historia orokorrean kokatuz, Peio dokumentalistak IDZn ibilaldi musikal ttipi bat proposatu du; bide batez, irudi eta soinu lagun, musika aberats eta ainitzaz gozatzeko aukera.