Inprimatu

Maiatzaren 5eko astean, goizeko jolas garaian eta eguerditan, kolegioko ikasleek mikroaren aitzinean ukan dute hitzordua !!

Aurten eta beste urteetako Herri Urratseko abestien inguruan, hainbat galderei erantzun dute eta parte hartu baikorki.

Gainera erantzun onak emanak izan badira, aurten eta beste urteetako KDa irabazi dituzte baita ere bixkotxak tripa gozatzeko !

Egunero, karaokearen bitartez ere, euskaraz gozatzeko parada kantuz !

Laster Herri Urrats : Maiatzaren 11an, igandez dugu hitzordua, bertan kantatzeko, jolasteko, dantzatzeko, jan eta edateko eta noski Herri Urrats / Seaska laguntzeko !

Zuen gain kondatzen dugu !