Inprimatu

“Booktrailer” bat, qu’es aco?

Film baten begiratzeko gogoa emateko egiten den “trailerra” bezala, liburu baten inguruan ere “booktrailer” bat egin daiteke, Canva edo E-movie programetaz baliatuz.
Eta hara non Euskal Kultur Erakundeak eta IKAS pedagogia zentroak ikastegien arteko lehiaketa bat muntatu baitu, bigarren aldiz aurten. Hendaiako San Bixente eta Donibane Lohizuneko Ravel ikastegietako klase banarekin lehian, PLKko 5Bkoek parte hartzeko aukera ukan dute.
Urtean zehar booktrailer baten egiteko etapak ikasi dituzte (liburua hautatu – euskaraz, noski –, gidoia idatzi, irudiak bilatu, muntaia egin...) Joannis euskarako irakasleak bideraturik, eta joan den ekainaren 13an, bozka eguna iragan da, Hendaiako Variétés zineman.
Ongi lan egin zuten denek, eta anekdotarengatik ikastegi bakoitzeko talde batek sari bat irabazi du, PLKkoak booktrailer erakargarrienarena! Txalo denei!