Ekainaren 18an, asteazkenez, Piarres Larzabal kolegioko 5.eko ikasleek goiza pasa dute Oreretako ikastolako ikasleekin.
Aurtengo bigarren trukaketa eguna izan da.
Urte hasieratik mezu trukaketa bat antolatua izan zen bi ikastetxeko ikasleen artean eta lehen aldikotz elkar ezagutza egin zuten Santo Tomasen kari.
Aldi honetan, Oreretakoak Ziburun errezebituak izan dira.
Ikasleek elgarrekin partekatu dute goizeko askaria eta ondotik, taldeka 8 tailer ezberdinetan jardun dute. Hala nola, esku lanak, herri kirolak, bertsoak, kantuak, mahai jokoak, asmakizunak, etabar.
Proiektu honen helburua handizki lortua izan da.
Esperientzia aberasgarria izan da ikasleendako, haien gaitasun sozialak garatzea eta elkarlana sustatzea ahalbidetzen duelako.
Ikasleek harremanak sortu dituzte eta harreman hauek mantentzeko aukera izango dutela espero dugu !
Gora "Zubiak eraikiz" proiektua !!