Inprimatu
6/5.en futbito txapelketa bere amaierara iritsi zaigu joan den ekainaren 16an astelehenarekin.
Bi hilabetez zortzi talde lehiatu ostean final handia jokatu zuten Z1Bon taldeak eta Tung Tung taldeak.
Partida lehiakorra izan zen hasieratik amaierara eta azkenean penaltietan erabaki behar izan zen txapelduna.
Bestetik, aurten talde mixto eta nesken taldeen finala ere jokatzeko aukera izan genuen, Lehoiak eta Anderren kafe txotxoloak lehiatu ziren elkarren aurka eta partida berdinketarekin amaitu bazen ere, talde mixtoak puntu gehiago eskuratzen dituenez, berdinketa izanik, haiek irabazi zuten.
Z1Bon taldeak, txapelketako irabazle gisa, kolegioko erakasle-langileen aurka jokatzeko parada izan zuen ekainaren 23an.
Kolegio osoa bildu ginen aire hartze eremuan partida ikusteko giro bikainean.
Partida oso lehiatua izan zen, nahiz eta amaieran helduek estutu eta partida irabaztea lortu zuten. 
Txalo finalean eta txapelketa osoan zehar parte hartu duzuen guztiei!!
Milesker Olagarroa elkarteari horrelako ekimena antolatzeagatik !!