Inprimatu

Irailaren  30 ean, asteartez, laugarreneko 77 ikasleek Zokoako hondartza garbitzen izan ziren. Zientzietan, baita ere beste hainbat gaietan, gure ikastetxean garapen iraunkorraren inguruan erematen den lanketa bati hasiera eder bat emateko parada izan da; " Cleanwalk" ekimenean parte hartuz.

Horretarako, eskularru batzu hartu, zikin ontziak eta ikastetxe ondoan dugun hondartzen garbiketa ekimenean parte hartzea erabaki ginuen, baita ere ikastetxe inguruko beste eremuen garbiketan.

Itsasoak ekarritako soberakinak jasotzerakoan, batez ere ohartu dira ikasleak plastika zati tipiak direla gehienik biltzen. Harroketan harrapatuak zeuden gurpilak eta antzerako tramankuluak askatzen ere nahiko lan izan zuten.

Ikasturteko honetan, gelako ikasle arduradunek garapen iraunkorraren inguruan eremanen duten lanketaren baitan kokatzen da ekimen hau, zentzu horretan ikastetxean jada egiten diren ekimenak agerian emanez.