Inprimatu

Urtarrilaren 22an, ostegun eguerdiz, ikasleek zuten "Elkar'topa" hirugarren hitzordua. Lehen partean, 6. / 5.eko 62 ikasle hurbildu ziren eta bigarrenean,  4. / 3.eko 18 ikasle.

Aldi honetan, hiru ikasle ohiak izan diren komiten gai amankomuna izan da : itsasoa :

- Julen Marticorena Miarritzarrak 26 urte ditu eta Australian / Zelanda Berrian luzaz aritu izan da hango kirol nazionalan : sorrosmena. STAPS ikasketak egin ditu eta Hossegorren entrenatzailea, laster itsas eraikuntza ikasketetan aritzea nahiko luke. Hamazazpi urtez egon zen Miarritzen eta Landesetan surf entrenatzailea bezala. Sei urteetatik surfari biziki lotua izan da, igeriketa, taula, kayaka, korrika eta sorrosmena etengabe landu ditu. Entrenamenduen aldetik, Australian delarik 3 aldiz egunean aritu behar da, pizinan - hondartzan - itsasoan entsaioak eginez, batzuetan goizeko 4etatik landa, asteburuetako lehiaketak prestatzeko. Sorrospen mailan gizon gehiago ikusten dira baina emazteen presentzia geroz eta gehiago ikusten da, entrenamenduak elgarrekin eginez.

- Txomin Lopez Manterola, 25 urte, Hendaian bizi da eta body boarda / surflaria da. Horrez gain, pzikologoa da gaur egun, ikasketak horretan segitu baititu. Ttikitatik Hendaian biziz, itsasoari lotua da, Hendaiako Bidasoa kluban ikasi du eta frantses lehiaketan parte hartu izan du. Kirol indibidual hori pratikatzeko, hondartza ondoan izatea errexten du, betidanik lagunekin baita ere bere arrebekin aritu izan da. Ondoan ere mendia ibiltzea eta korrika egitea gustukoa du, beste kirol ainitz egiten ditu. 18 urte dituen geroztik, bere gain hartzen ditu bere entrenamenduak, ordu bat edo bi uretan pasatz, ahal bezainbat itsasora joanez, luzaketak eginez, gaitasun fisikoak derrigorrezkoak baitira. Bere kirolean neskak eta mutilen arteko tokian, ez du baitezpada desorekarik ikusten ; behar bada diru mailan, kluben artean eta lehiaketetan agertzen direlarik. Iparraldean ala hegoaldean, xantza badute itsasoa denetan baita, bai entrenatzeko baita ere edozoin txapelketetan parte hartzeko ( Gipuzkoan, Bizkaian adibidez).

- Ainhoa Etchenique Senpertarrak 21 urte ditu eta arraunan, nesken taldeetan aditua da, Ur Joko eta LAT klubetan hasi delarik, Hernanin, Orion eta Tolosan segituz. Bere anai ikusi zuelarik avironen eta arraunan piztu zitzaion hasteko gogoa. Gaur egun Herria astekarian kazetaria izanez, lana eta gero joaten da Tolosara entrenatzera gauero (iparraldean ez baita arraun nesken talderik). Astebururo entrenamenduak edota lehiaketak baititu, ez du asteburu lasaiarik. Fisikoki gaitasunak segurtatu behar dira, horretarako jakin behar da lehentasuna horretan ematea. Bestalde, emazte bat izanez, kirol horretan neskak eta muttikoen arteko desberdintasunak, desorekak, injustiziak ikusten ditu ....  

Hiru kirolari horiendako, haien ama hizkuntza izanez, euskarak badu toki garrantzitsu bat, bai lanean, bai kirolean, baita ere edozoin egoeran harremantzeko. Lehiaketetan ere, nundik heldu diren adieraztea edot lehenik euskaraz agurtzea saiatzen direla azpimarratu dute. Ez da beti erreza, lehieketa batzuetan ezin baitute Euskaldun gisa izena eman.

Beste galderen artean, zein diren alde onak eta txarrak galdetua izan zaie : 

Alde txarretan, itsasoa lanjerosa izaten ahal dela diote, bai entrenamenduetan baita ere lehiaketetan zauritzen ahal direla badakite ; bestalde, lehiaketak prestatzeko haien hautua baita, badakite aisialdi gutti izaten ahal dituztela ; neguan ere ez da beti goxo -3°C-tan aritzea adibidez, ura hotza delarik ; 

Alde baikor gehiago atera dituzte : itsasoak umiltasuna, lasaitasuna eta bakea ekartzen diela, on egiten zaiela uran ibiltzea, sensazio ederrak bizitzen direla. Lehiaketetan ere, irabaztea bakarlari gisa edo taldeka, beti poz handia dela eramana izan den lanaren ondotik. Taldean kirola egiteak harremanak errexten dituela, lagun berriak eginez, eta beti goxo dela emaitea besteari eta haiengandik hartzen delarik ere. Azkenik, lantzen duten kirolarekin bidaiatzen dutela eta muduko toki desberdinak ezagutzeko aukera ematen duela.

Ikasleen galderei erantzun aitzin, ekarri duten materiala erakutsi diete : Txominen body board-a, palmak, Nazaré saria (munduko zirkuitoaren kopa bezalakoa) + Julenen 3 urrezko dominak eta kayakeko palak (500€ko balioa) + Ainhoak ekarri du bere Orioko kamiseta ta bi medailak ; Beren kasuan, arraunan, ez da sari berezirik irabazten baizik eta bandera bat, herriko etxeko balkoinatik erakusten dena eta klubean egoten dena. Hiruek azpimarratu dute materiala kario dela eta saiatzen direla beti zponzorrak aurkitzen, dirulaguntzaren bat ukaiteko baina irudiak eta haien izena sare sozialetan agertaraziz.

Saioa bukatu dute argazkiak eta bideoak erakutsiz : Julenen lehiaketa : kayak saltoka 900m / igeriketa 500m / taula 700m, Europako txapelduna izanez bukatu duelarik, Ainhoak arraun lehiaketan irabazi edota galdu dutelarik (zein estatura iristen diren batzuk, gaizki edo poza izugarriarekin) eta Txominek Nazaré kopa irabazi duelarik, ala Maroko eta Canarietako olatuak, Irlandan aritu izan delarik..

Bi saioetan, ikasleak biziki adi egon dira eta parte hartzaile baikorrak.

Milesker eta goresmenak Ainhoa, Txomin eta Juleni !!